Teknologia albisteak

Jendaurrean bola, ikastetxean mugikorrik ez

Sustatu
2024-12-05 : 16:43

Gaur goizean egin dugu Twitchen eta Segura Irratian aste honetako zuzenekoa, eta honako kontuak tratatu ditugu: ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasguneak izan daitezela nahi dituela Altxa Burua elkarteak (gai honi buruzko kontu gehiago etorriko direla iragarriz, bide batez), erakundeak euskaraz komunikatzeko Jendaurrean gidan Interneti dagozkion aholkuak errepasatu ditugu, eta Dragoi Bola komiki mitikoen euskaratzea aipatu dugu, Euskomanga komunitatea eta bere boluntarioak txalotuz.

Publizitatea

Asteko errepasoa: Azaroak 25 - Abenduak 1

Sustatu
2024-12-01 : 10:59

Asteko errepasoan, Euskararen Hemeroteka telegram kanalaren berri, Rikardo Arregi sarien errepasoa, adimen artifizialeko kontuak (ia astero bezala), Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko bi adierazpen, Eusko Ikaskuntzarena bat eta Kontseiluarena bestea; eta bihar arte martxan den Egunean Behin jokoko DA! partida bikoitzarena.

 

Zuzenekoa: Badator DA! eta AA ez da joan gaitegitik

Sustatu
2024-11-30 : 11:48

Ostiralez, atzo, egin genuen Twitchen eta Segura Irratian aste honetako zuzenekoa, eta gure "ia ohiko" AA atalean adimen artifizialeko bideogintzarekin sortutako iragarkiak tratatu genituen: nola Coca-colak egin duen batek kritika asko jaso dituen. Konparatu dugu doako tresnekin euskal tematikako AA bideoak egin ditugunean Sustatun, eta kalitate eta sormenean produktu txukun batetik oso urruti geratzen dela ondorioztatu dugu. Bestalde, Durangoko Azoka badator, eta tratatu dugu Egunean Behineko lehiaketa bikoitza, eta Kabi@ atal digitalaren programazioa.

Zuzenekoan komentagai: Twitterretik ospa bai? eta nora?

Sustatu
2024-11-22 : 16:53

Atzo egin genuen Twitchen eta Segura Irratian aste honetakoa zuzenekoa, eta sare sozialetako mikro-mezularitza zerbitzuez jardun genuen: nola hedabide batzuek Twitter uztea erabaki duten. Norbanako askok ere bai (ez denek), eta badoazenen artean, batzuk BlueSky-ra eta beste batzuk Mastodon-era. Azken sare hau dela eta, Mastodon.eus-en 6 urteak aipatu genituen, eta bistadizo bat eman sare honi, eta baita Matx.eus berriari, zeina azpiegitura berean dagoen egina, baina ez oraingoz federatuta, esan ohi den bezala...

Euskal Herriko gatzagek erakusten digute herri mediterraneoa garela

Sustatu
2024-11-17 : 09:03

Euskal Herriko gatzagen geografia eta ustiaketa baldintzei begiratuta okurritu zaio hau grabatzea Ttap agerkarirako Luistxo Fernandez Sustatuko editoreari. Wikipediarako gatzagen inbentario bat egiten aritu da, eta, batetik edo bestetik, horrek eraman du ondorioztatzera Euskal Herria herri mediterraneoa garela.

Frantses apur bat ikasten zuzenean euskararentzako baliabide berri batekin

Sustatu
2024-11-15 : 17:45

Twitchen eta Segura Irratian aste honetan egin dugun zuzenekoan, Frantsesa-Eüskara (zuberera) hiztegia probatu dugu zuzenean, frantsesezko hitz [Sustatuko editorearentzat] ezezagunak sartzen, eta horrela euskara gehiago (zuberera) eta frantses pixkat ikasten. Eta kontu gehiago ere.

Zuzenekoan telefono bat larrialdietarako nola prestatu erakutsi dugu

Sustatu
2024-11-09 : 17:11

Twitchen eta Segura Irratian aste honetan egin dugun zuzenekoan, errepasoa egin diegu Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako finalistei, bereziki Komunikazio alorrekoei Interneten zeriksuia dutelako; eta bestalde telefono euskaratuak larrialdietarako nola prestatu daitezkeen erakutsi dugu. Oharrak jasotzeko konfigurazioaz gain, zure telefonoa galtzen denean edo larri zabiltzanean, telefonoa desblokeatu gabe hura aurkitzen duenak zuri laguntzeko aukera izan dezan konfiguratu daiteke.

Zuzenekoan: euskararekin noranahi... baina trabak ere bai

Sustatu
2024-10-31 : 17:52

Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan, zenbait gai ukitu ditugu. Euskaraz noranahi mugitu gaitezkeela, hamabi froga hauen bitartez, baina aldi berean, zailtasunekin nola egiten dugun topo: euskaraz zainduak izateko eskubiderik ba ote dugun, oldarraldi judizialaren aurrean; edo sistema eragile euskaldun eta libre bat eskoletan ezartzeko zailtasunak.

Asteko errepasoa: Urriak 21 - 27

Sustatu
2024-10-27 : 11:58

Asteko errepasoan, lehenagoko albiste baten eguneraketa, ChatGPT euskaraz mintzantzen entzun dezakegula, jada baita Euskal Herritik konektatuta (baina ordainduta). Eta asteko berrien artea, IKAE idazkunarena, Hizkuntzen Irabazia biltzarra datorrela edo Urtzi Odriozola programatzaileak itzulpen automatikorako LibreTranslate azpiegitura trebatzeari ekin diola.

3D modeloekin jolasean zuzenekoan

Sustatu
2024-10-25 : 18:23

Twitchen eta Segura Irratian atzo egin genuen zuzenekoan, 3D modeloekin jolasean ibili gara. Batetik, Lantzeko idazkunaren inguruan, nola hango materialarekin lanean ari den ikerlari batek Sketchfab gunera igo dituen zenbait modelo interesgarri, adibidez, letrak ageri diren horma edo toki berean aurkitutako kriseilua. Eta beste multzo tridimentsional bat: F4Map tresnaren mapa ikusgarriak (albiste honetan komentatuak).

AA aplikatu diogu geure buruari, Sustatu-Segurako zuzenekoko esatarioi (!)

Sustatu
2024-10-18 : 18:02

Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan, batetik fedibertsoko albisteak komentatu ditugu, nola ari diren txukun-txukun Bernat Etxepare LIzeoan ZNT ikasgaian, eta diru bilketako kanpainan dabilela Abaraska taldea. Baina batez ere erreparatu diogu Hailuo bideo-sorkuntzako AA-ri, eta geure buruekin jolastu dugu, irudi bat igoz eta esatariekin zer egingo ote zuen... Harrigarria eta akaso barregarria suertatu da.

Asteko errepasoa: Urriak 7 - 13

Sustatu
2024-10-13 : 13:59

Asteko errepasoan, topaketa batzuk aipagai: Deserrotuak txostenaren aurkezpenaren ingurukoa, Burujabetzak jardunaldia, eta Dragoi Bola zaletu euskaldunak elkartu ahal izango direla ere. Eta baita Abaraska taldeak diru-babes kanpaina abiatu duela.

Adibideekin flipatzen: itzulpen automatikoa eta AA ahots sorkuntza euskaraz

Sustatu
2024-10-12 : 09:52

Adibideekin flipatzen ibili gara zuzenekoan aste honetan, euskararentzako aukera batzuk probatuz, Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan: itzulpen automatikoa Telegramen zein era txukunean integratu den konprobatu dugu, eta AA ahots sorkuntza euskaraz ere ikaragarri ona dela, ChatGPTren bertsio berrian (ordainpekoa eta AEBetan bakarrik, baina hala ere entzun ahal izan dugu).

Asteko errepasoa: irailak 30 - Urriak 6

Sustatu
2024-10-06 : 11:27

Asteko errepasoan, jardunaldi kontuak: Ostera delako jaialdia Topagunearen eskutik; negazionismoa aztergai “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa, eta “Demokraziaren Berrikuntza” jardunaldiak, Arantzazulab-ek antolatuta. Tekno-gai sakonetan, ChatrGPT ahotsez euskaraz ere badabilela, eta Espainiako Liburutegi Nazionalak eta Euskarianak .eus domeinuko 13.000 gunetan informazioko 15 terabyte bildu dituztela.

Joko-app denboraldi berriak nobedadeekin datoz

Sustatu
2024-10-04 : 17:56

Aste honetako Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan komentatu dugu nola Egunean Behin eta Mihiluze denboraldi berrietan hasi diren, eta bi aplikazioetan (Mihiluzek ere app-a baitu partida den egun bakoitzean zuzenean jokatzeko) berritasunak daudela. Bestalde Sustatuko editorea egun batzuk lehenago Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean izan zen, eta han bizitako batzuk kontatu ditu.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: