
Bi gai tratatu ditugu Twitch eta irrati bidezko ekainaren 23ko emanaldian, batetik nola landu duten BasqueParl izeneko datubasea, Eusko Lehebiltzarreko bi legegintzalditako hitzaldien hizkuntza-analisi bat egiteko (ez oso datu pozgarriak euskararentzat), eta bestetik nola Adur Azken Erronka, Telegram bidezko jokatzeko euskarazko rol joko berri eta zirragarria. Lehen gaiarekin lotuta, hemen irudi honetan dagoen testua irakurri dugu, Eusko Legebiltzarreko diskurtso tipikoa: euskaraz pittin bat hasteko, erdaraz muina, eta itxiera berriro euskaraz. Euskañol protokolarioa dei diezaiokegu.
Segura Irratiko eta Twitch zuzenekoan Memeka.eus zerbitzua erabili dugu, ez bakarrik azalduz zertan den, praktikara eramanez ere bai. Twitcheko emanaldi hauetan daukagun ikusle zintzoenari, Ataun Irratiko esatari Gorkari dedikatu diogu egin dugun irudi hau. Memekari buruz gehiago, Sustatun bertan, non aholku batzuk ematen ere ausartu garen zerbitzua hobetze aldera.
Segura Irratiko eta Twitch zuzenekoan euskarazko Wikipediarekin lotutako ikus-entzunezko bi proiektu tratatu ditugu: Ikusgela proiektuaren berri batetik (eskolako edukiekin zerikusia duten bideoen sorkuntza), eta Jakindun elkartearen bidez, irakasle talde batek sortu dituzten hainbat bideoren partekatzea, zientzia gaietakoak gehienak.
“Ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi, ergelkeriak argi esplikatzen duena”. Oker egindako disparate eta desastreen azalpen orokor gisa balio du askotan Hanlonen printzipio delakoak. Amazonen bideoak euskarazko azpidatziekin agertzen hasi direlarik, egin duten modua eta aukeratu duten materiala azaltzeko orduan ondo datorkigu Hanlionen azalpena. Ttap aldizkarian asteburu honetan agertu da Sustatuko editore Luistxo Fernandezen hausnarketa hau.
Nafarroako Gobernuak baliabide absurdo bat jarri du sarean ('metaverso' bat, Sustatuk hemen komentatua) eta hortxe barneratu gara Twitcheko ikusleekin eta Segura irratiko entzuleekin batera. Zertarako, zer egiteko? ba ezertarako ere ez, ez baitu delako gauza horrek ezer egiteko. Horrez gain, Espainiako ikus-entzunezkoen legeaz jardun dugu, Interneteko streaming zerbitzuei euskarari begira ezarriko zaizkien baldintzak direla-eta,
Segura Irratian eta Twitchen zuzenean emandako saioan (maiatzak 12), Amazonek euskarazko azpidatziak sartzeko orduan hartu duen erabaki absurdoa aipatu dugu. Era berean, Bziber lehiaketa dela-eta, TikTok sarean bideoak euskaraz egiten dituzten sortzaile batzuei begiratu diegu, beren bideoak errepasatuz.
Aste honetako zuzenekoan, tratatu dugu BetiON teleasistentzia zerbitzuan gertatzen dena euskaraz eskatuz gero atenditzeko. Laburbilduz: nola eskatzen da? ERDARAZ eta kito! Horrez gain, Azkue Hiztegia, sarera salto egin duen azken baliabide digitalizatua: bilaketa batzuk eginez demostratu dugu nola dabilen.
Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren bueltan izan gara Segura Irratian eta Twitch zuzenekoa egiten. Tarteko egun hauetan Sustatun zenbait webgune euskaldun aurkeztea egokitu zaigu, eta horien inguruan jardun dugu.
Zuzenekoan, irratiz zen Twitchen, euskarazko sareko Wikitribia joko berrian aritu dira Luistxo Fernandez eta Iñigo Arrese. Horrez gain, r/place delako sareko esperimentu erraldoian ikurrinak bizi izan dituen abenturak esplikatzen saiatu gara.
Duela hiru egun egin genuen zuzenekoa (irratian eta Twitchen), eta OpenAI GPT3 izeneko tresna batekin egindako jolasa edo esperimentua egin genuen zuzenean. Testua sorkuntza automatikoa egiten du tresna horrek ingelesez, eta hor jarri du probatan, ea Sustatu edo Segura Irratia nola deskribatzen dituen.
"1992ko udazkenean hilabete igaro nuen Ukrainan, oporraldi berezi samar batean", dio Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Ttap agerkari digitalerako grabatutako audio pieza honetan. Orduan, 1992an, "desegituraketa ekonomiko hartan ikara pixkat ematen zuten oportunismo mafiosoaren zantzu batzuk ikusi nituen, eta baita ultra-nazionalismo oso gogor batenak".
Aurreko asteko probaren ondoren, Sustaturen Twitch kanala inauguratua geratu da 2022ko martxoaren 24ko emanaldi honekin. Badira urte parea kolaboratzen dugula Segura Irratiarekin, ostegun goizetan 10:40etan Goizerokoa atalarekin bat eginez zuzenean teknologia gaiak komentatzeko. Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak bat egiten du Iñigo Arrese esatariarekin, eta biak izango dira twitch emanaldi hauen protagonistak. Hemendik aurrera, telebistako edo pseudo-telebistako zuzeneko saio bat izango da hau. Ale honetan hain zuzen horretaz jardun dugu nagusiki; zuzeneko ikus-entzunekoek euskaraz Interneten duten tokiaz eta etorkizunaz.
Sustatuko Twitch emanaldi probazkoa izan zen hau. Segura irratiaren kolaborazioa plataforma horretan eman genuen lehen saioa. Iragarri gabe joan zen, baina ondo irten zen, eta gorde dugu emaitza Youtuben. Ikus-entzunezko izaerari lotutako plus bat ere eskaini genion edukiari, Ruper Ordorikaren irudiarekin aurreko egunetan Twitter izan ziren meme-oldea komentatu baikenuen, bisualki ere bai.
PuntuEus domeinuak seguruak ote? ba bai, ze, Interneteko beste hainbat alorretan bezala, haien bidez eraso saiakerak antolatzen saiatzen diren arren gaiztoak, PuntuEus fundazioak segurtasun baldintzak ezarriak ditu, eta detektariko erasoen eta arazoen berri eman du zibersegurtasun txosten batean. Horretaz hitz egin du Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Segura Irratiko Goizerokoa saioan.
Iragarpena irakurri genuen duela egun batzuk: "Euskal Encodings Youtubeko kanal berria sortu dugu. Plataformak berak baimentzen digun erritmoan hasi gara, dagoeneko edukia igotzen". Euskarazko ikus-entzunezkoen altxor horrek emandako saltoaz hitz egin Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Segura Irratiko Goizerokoa saioan.