Teknologia albisteak

'Adi! Filmak euskaraz' ekimenarekin euskarazko film gehiago aretoetan, "ekoizpen handiak" barne

Sustatu
gaur : 19:42

Eisko Jaurlaritzak 'Adi! Filmak euskaraz' ekimena aurkeztu zuen atzo, "euskara ikus-entzunezko aisialdiaren bihotzera eramateko", prentsa-ohar ofizialaren arabera. Urtean 24 film ikusi ahal izango dira euskaraz zinema-aretoetan, orain artekoaren bikoitza, eta euskarazko filmen eskaintza handitu nahi dute plataforma digitaletan ere.

Publizitatea

Arriskua: katuak eta biodibertsitatea

Sustatu
gaur : 09:15

Lagun batek helarazi digu oharra, "Katuak eta biodibertsitatea", arriskua direla katu etxekotuak, libre ibiltzea ahalbidetzeko egoera batean badaude, etxetik irteteko libre badira katazuloetatik edo... munduko espezie inbaditzaile kaltegarrienetakoa da katua. Katuak libre uztea ez dela soilik maskoten kudeaketa kontua, mundu mailako krisi ekologiko bati eragiten dion arazo politiko eta soziala baizik.

Palantirren manifestu teknofaxista

Sustatu
atzo : 09:31

Palantir da kontratu militarrak eta "segurtasunekoak" lortu eta lortu ari den enpresa estatubaruarra, ziberzaintzan eta datu-base erraldoietan berezitzen hasi zena, baina gaur egunean adimen artifizialeko erraldoi bat ere bai, ez txat publikoak egiten, baizik eta gobernu handientzat eta militarrentzat azpiko lana eta kontratuak lortzen. Beren nagusi ezagun batzuk dira teknofaxista pare bat Peter Thiel eta Felix Karp, eta azken honek liburu bat idatzi du. Liburu horren laburpen gisa, 20 puntuko manifestu bat argitaratu du ez Karpek berak, Palantirrek enpresak zuzenean baizik, liburuaren izenburu berarekin, Errepublika Teknologikoa. Ondo irakurri, "eliteak" diotenean herri-agintaritza eredu batez ari dira, eurak elitea ez balira bezala.

ZestoaUrepele.eus: Zestoa iparralderago dago Urepele baino

Sustatu
2026-04-23 : 11:42

Gaur aurkeztu da ZestoaUrepele.eus webgunea, Zestoa eta Urepele senidetu zirenetik gauzatu den proiektu bat publiko egiteko: bi herrien arteko bidea dokumentatzen duen baliabide bat da hau. Ibilaldi eta ikustaldien bidez Gipuzkoako eta Nafarroa Behereko herri hauen eta herritarren arteko lotura adierazteko modu bat da.

Testu luzeak euskaraz automatikoki itzultzeko, Itzuliren karaktere muga gaindituz

Sustatu
2026-04-23 : 08:24

Eusko Jaurlaritzak sarean jarrirako Itzuli (itzultzaile automatiko neuronala) https://www.euskadi.eus/itzuli/ oso tresna praktikoa eta erabilia da. Baina badu mugatxo bat, 4.000 karaktere arteko testuak pasatzen ahal zaizkio, ez luzeagoak. Bada, bada garapen bat muga hori gainditzeko, Itzuli API bidez kontsultatzen duen Zital programatzaile eta hackerraren itzultzaile garapena: itzultzaile-neuronala.zital.eus 

ETSren Bartzelonako eta Madrilgo kontzertuak 300.000 eurorekin lagundu ditu Jaurlaritzak

Sustatu
2026-04-22 : 09:41

Eusko Jaurlaritzak onartu zuen En Tol Sarmiento (ETS) taldearen Bihotzen Konkista proiektua babesteko 300.000 euroko dirulaguntza zuzena, "Bartzelonan eta Madrilen egiten ari diren kontzertuen bidez euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko", gobernu-akordioaren berri eman duen Jaurlaritzaren oharraren arabera.

1

OSM mapa libreak, etxeko posterretarako

Sustatu
2026-04-21 : 12:22

OpenStreetMap (OSM) mapak sareko azpiegitura libre inportanteenetako bat dira, Linux kartografiko bat, mapagintzaren Wikipedia bat. Bere erabilera praktikoen artean, bi aplikazio estetiko azalduko ditugu gaur, etxea edo bulegoa apaintzeko aukerak, nahi baduzue.

Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak, mapak, gidak

Sustatu
2026-04-20 : 17:38

Bihar asteartea, apirilak 21, topaketa bat egingo da Bilbon Euskal Herria Digitalak ekimenak antolatuta, izenburu honekin: 'Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak, mapak, gidak'.

Abian da 6. Gladys Saria, ekainaren 1a arte aurkez daitezke hautagaitzak

2026-04-20 : 13:48

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute. Sari honek ingurune digitalean lanean ari diren emakume gazte euskaldunak aitortu eta saritzea du helburu, gazteentzat erreferente berriak sortuz eta emakumeen talentua teknologiaren esparruan nabarmendu.

Euskararen Erakunde Publikoak 2026ko Hizkuntza Jarduera Proiektuen deialdia ireki du

Sustatu
2026-04-20 : 08:17

Euskararen Erakunde Publikoaren 2026ko Hizkuntza Jarduera Proiektu deialdia irekitzen da, eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren arloan garatzen dituzten ekimenen laguntzeko Ipar Euskal Herrian. Iazko deialdian 36 proiektu lagundu zituzten, eta agian aurten gehiago izan daitezke, funtsak handitu direlako. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 7a artekoa da.

 

Informatika Fakultateak 50. urteurrena ospatzen jarraitzen du

Sustatu
2026-04-19 : 10:13

EHUko Informatika Fakultatearen 50. urteurreneko ekitaldiak aurrera darraite. Martxoan hasi ziren eta ekitaldiren baten berri Sustatun ere eman dugu, baina ekitaldi interesgarri parea datoz orain apirilean, eta ekitaldi nagusian maiatzean egingo dutela iragarri dute.

Zero Kilometroko Arkitekturaren I. Topaketa euskalduna

Sustatu
2026-04-18 : 15:30

Zero Kilometroko Arkitekturaren I. Topaketa antolatu du UEUk datorren apirilaren 24rako, Getxoko Udalaren laguntzarekin. Zero kilometrokoa... eta euskaraz, noski.

Doako euskara eskola bat AEKren eskutik datorren astean

Sustatu
2026-04-17 : 12:10

AEKk doako euskara klase bat eskainiko du bere sareko 100 inguru euskaltegietan datorren asteazkenean, apirilaren 22an. ‘Eskola bat doan’ ekimena da: Korrikaren 12. egun bezala aurkezten dute, eta hasiera-mailako klase bat izango da, ez gehiegi ikasteko, noski, baizik eta oraindik euskarara hurbildu ez direnentzat pentsatutako esperientzia bat.

Euskara sustatzeko hitzarmen eta laguntzetan %27ko hazkundea Ipar Euskal Herrian

Sustatu
2026-04-17 : 08:27

Euskararen Erakunde Publikoak euskara sustatzeko hitzarmen eta laguntzetan 2,47 milioi euroko fondoa eratu du 2026an, iaz baino 540.000 euro gehiago (%27 baino gehiagoko hazkundea). EEPk berak 1.970.000 euro jarriko ditu aurten fondoan, iaz baino 440.000 euro gehiago. Eta Eusko Jaurlaritzak, lankidetza hitzarmena berritzeaz gain, bere ekarpena handitu du fondoan halaber, 400.000 eurotatik 500.000 eurotara.

Ingalaterrako kostaldea (edo Euskal Herrikoa) ezin daiteke neurtu

Sustatu
2026-04-16 : 08:45

Duela urte batzuetatik eraikitzen ari diren proiektua da, baina orain erregearen izena eman diote: King Charles III England Coast Path, Charle III.a erregearen Ingalaterrako Kosta Ibilbidea. Martxoan Charles III.a Erresuma Batukoak inauguratu zuen zatiarekin, bideak bere 4.247 kilometro posibleen %80a irekia du jada. 4.247 km diogu, hori delako ibilbidearen luzera, baina beste kontu bat da zenbat neurtzen duen Ingalaterrako kostak... ezin ebatzizko paradoxa bat, "Kostalde lerroaren paradoxa" deritzona.

Aurrekoak ››