Atzo aurkeztu zuen Durangoko Azokak 2025eko egitaraua, eta atal/gune pare berria daude tartean: Berbagailua, podkastei eskainitako atala, Madalenako eliza izandakoan kokatuko dena; eta Atartea, ilustrazioari eskainia, Durangoko Museoan (Sanagustinalde, 16). Baina ohiko espazio digitalak, Kabi@ ere izango da aurten, eta horren egitarau zehatza dakarkizuegu.
Kabi@ espazio Landako gune orokorrean egongo da aurten, eta egunez egun honako egitaraua izango du.
10:30 - 11:30 (lehen txanda, eta gero berriro 11:45 - 12:45 tartean): Bideo-mapeaketa lantegia Martin Etxauri Sainz de Murieta, Txo!?.
17:00 - 18:00. Hirukokoroa. Eider Eibar eta Iskander Sagarminaga. "Hirukokoroa" euskaraz sortutako edukiak biltzen dituen proiektu transmedia da, 2025ean zehar Iskander Sagarminaga igerilariak eta Eider Eibar ilustratzaileak Manhattan, Kalifornia eta Ipar Kanalean egindako zeharkaldien zuzeneko jarraipena eskaintzen duena; Irlandatik Eskoziara igeri eginez, planetako hiru zeharkaldi gogorrenak osatuta. Informazio gehiago:
18:30 - 20:00. Egin Ttap!. Kukulaisi Aisialdirako Topaguneak antolatua, online lehiaketa da Egin TTap! eta jokoaren finala hemen, Durangoko Azokan.
10:30 - 11:00. DBHn digitalizazio librea lantzeko Wikikasi ikas-ereduaren aurkezpena. Mattin Solis (Talaios) eta Leire Lison (Badalab).
12:00 - 12:30. Ikusgela - Zientzia bideoak egiteko bi eredu. Aiora Mujika, Euskal Wikilarien Kultur Elkartea.
12:45 - 13:15. Hamarratz. Gazteen artean euskarazko ingurune digitala bultzatu eta sendotzeko asmoz, Azkue Fundazioak 2026-2027 ikasturtean Hamarrat izeneko eskola-programa abiaraziko du. LH5etik hasi eta Batxilergoko edota Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako programak digitalizazio kritikoa izango du ardatz, hau da, sarean euskaraz modu arduratsu eta kritikoan aritzeko klabeak eta erremintak eskainiko dizkie gazteei. Iurdana Acasuso Azkue Fundazioak egingo du aurkezpena.
13:30 - 14:00. Kutxaz kanpo: esperientzien kutxa. "Kutxaz kanpo" mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da. Xabier Landabidea Urrestik aurkeztuko du.
17:00 - 17:25: Eli-k-on bideojokoak sukaldari baten azalean jartzen zaitu, zuzeneko telebista-programa baten barruan. Aitor López Olivares aurkezle.
18:00 - 18:25. "Nire argigunea" 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzako bideojoko pedagogikoa. Eneko Amezagak aurkeztua.
18:30 - 18:55. Tagzania: berpizkundea eta gehiago. Luistxo Fernandez (CodeSyntax). Udaberrian ireki-itxi azkar bat izan zuen Tagzania joko-aplikazioak... Doiketak egin ondoren, berriz zuen mugikorretan.
19:00 - 19:25. Don ́t anger the boss jokoa. Curly Studios-en eskutik.
19:30 - 20:00. The last cage jokoa, Walrush Studios-en eskutik.
11:00 - 11:30. Solasaldia: Adimen artifiziala Babelgo dorrean. Ander Barrena. HiTZ zentroa
11:45 - 12:15. Palestina eta Ekialde Hurbila sutan (2023-2024), liburu aurkezpena, Iñaki Lopez de Luzuriaga eta Iñaki Alegria. Euskarazko Wikipediako edukiak bilduz sortua da liburu hau neurri handi batean.
12:30 - 13:00. Ni.eus (Lorea Arakistain, Puntu.eus). Zure pribatutasuna, gure hizkuntzan: euskarazko posta eta hodei segurua.
13:15 - 13:45. Euskal Herriko historia 100 objektutan: Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ekimena.
17:00 - 17:30. Hitzaurrea. "Hitzaurrea" soinu-esperientzia digital bat da. Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak sortu dute elkarlanean, Loraldiak emandako Sormen Digitaleko Bekari esker. Jolas baten itxura dauka eta parte-hartzaileari bere herrian barrena ibilaldi berezi bat egiteko aukera emango dio, normalean ikusi eta entzuten ez dituen errealitateak ikusi eta entzuteko. Ibilbidean zehar, hainbat erabaki hartu beharko ditu, haren urratsen (eta, akaso, bizitzaren) norabidea aldaraziko diotenak.
17:45 - 18:15. Hizki-abi. Alejandra Buenok aurkeztua. "Hizki-abi" euskararen identitatea formetan, koloreetan eta frekuentzietan bihurtzen dituen pieza generatiboa da.
18:30 - 19:00. Sugarklaang. Vanessa Lorenzo Toqueroren instalazio interaktiboa eta soinu-aplikazioa da, Sugaar euskal mitologiako izakian inspiraturikoa.
19:15 - 19:45. Trikitixaren hurrengo kapitulua: hauspoduntriklatua. Xabier Malbadik aurkeztua. Lehenengoz 2022an hauspo gabeko trikitixa bezala agertu zena (Triklatua), 2023an merkaturatu zen. Geroztik, merkatuaren erantzuna adituz garatzen jarraitu du eta oraingoan hauspo eta guzti dator, historia idazten den zerbait dela frogatuz, ez soilik irakurtzen dena. Trkitixaren hurrengo kapitulua aurrez aurre ikusi eta zuzenean entzuteko aukera.
Gamer gela. Rolariak eta Game Erauntsiarekin. Bi txandatan: 10:30 - 14:00 eta 16:30-19:30.
Erantzun
Sartu