Google (edo bere enpresa matrizea, Alphabet) munstro bat da, hainbat adarrez osatua, eta badirudi bakoitza bere aldetik, hor ari direla alde guztietan adimen artifiziala (AA) sartzen. NotebookLM-rekin sorkuntzarako emandako aukera berri-berriaz gain, Veo izeneko bideo-sorkuntzakoa ere badute (Veo 3 bertsio harrigarriarekin) eta orain beste tresna bat ere publiko egin dute: Google AI Studio.
Xabier Ezpeleta informatikariak probatu du. Veok irudi kalitate hobea ematen du, itxuraz, baina euskarazko sorkuntzarik ez du egiten. Google AI Studion bai, ingelesezko interfazean sartu daiteke euskara, eta hortik abiatu zaitzke. Ezpeletak elkarrizketa testu bat eman dio makinari, eta honek gidoitu egin du, gero audioa eta are bideoa sortzeko.
Hemen prozesuaren lehen urratsen pantaila:
Eta hemen azken emaitza, bideo hori:
Eta orain, analisia: hau guztia ez da slop hutsa, baliorik gabeko edukia? eta edukia kalitatez handitzen bada, benetakotasuna irabazten badu, zein izango da emaitza ez bada deepfake gero eta hobeak (edo okerragoak!), gezurrak eta desinformazioa zabaltzeko?
Esate baterako, Leon XIV.ak ez darama hilabete aita santu dela, eta deepfake bideo eta sermoiekin betetzen ari da Youtube dagoeneko. Adibidez, behean itsasten duguna, edo beste txotxolo honek bere kanalean kargatutakoa, aita santua Kristoren berehalako bigarren etorreraz hitz egiten.
Ba horixe, era honetako zaborra sortzeko, oso baliagarria izango zaizula Google AI Studio.
Erantzun
Sartu