Atzoko albiste teknologikoa (eta orokorra) izan genuen Euskal Herrian Europako hegoaldeko itzalaldia. Kontuak badu bere orria (atzodanik jada) euskarazko Wikipedian, eta bertan informazioa zer izan zen eta, oraingoz hipotesi oso azalekoak, zergatik izango ote zen. Horretaz gehiago jakin bitartean, hurrengo itzalaldi baterako hardware gomendioak hemen.
Zer egin argia guztiz joaten denean.
Irrati bat, sareko argindarrik gabe ibil daitekeena. Degen De13 bat, adibidez. Irratia hartzen du, noski, eta linterna argia eman ere bai. Pilekin ibili daiteke, edo kargatu entxufe arruntarekin edo USBarekin, eta baita, badaezpada, eskuzko manibelarekin. 35 bat euroan eros daiteke.
Degen irratia eguzki argira bere alderdi bat erakutsiz ere kargatu daitekeela ematen du. Baina hori ganora gehiagorekin egiteko eguzki-kargagailu eramangarri bat hobeto. Adibidez, BigBlue Solarpowa bat. Zabaldu, eguzkira begira jarri, eta USB konexioekin indarrez kargatu gauzak. 80 bat euroan.
Hemendik jaso ditugu gomendioak, Gorka Julio teknologo euskaldunaren bertxio bat tarteko.
Beste alternatiba bat, bizikleta estatikoarekin kargagailua sortzea. Honetarako ere egongo da salgai produktu estandarren bat, norberak egin beharrean, baina ez dugu gaur goizean aurkitzerik izan.
Bai, noski Iruñeko karrikaren argazki batek ere baliagarri litzateke. Baina oraindik ez dugu horrelakorik Wikipedian (https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:2025_European_power_outage).
Ea baten batek eskura daukan horrelako argazki bat, Wikipediara igo (ikus "Nola igo irudi bat", https://eu.wikipedia.org/wiki/Laguntza:Sarrera) eta erraz jarri daiteke Cartagenakoaren ordez. Edo argazki biak jarrita hobeto, artikuluaren izenburua "2025eko itzalaldia Europa hegoaldean".
Gaur baten batek EHko antzeko argazki bat igotzerik duen. Baietz! Aupa ;-)
Euskarazko Wikipediako orri horretaz arduratzen den langile euskaltzaleari, errespetu osoz:
Argazkian, Cartagenako (Espainia) udaltzainak trafikoa bideratzen ikusten ditugu.
Iruñeko karrika eta udaltzainek ez ote dute balio, arazo berari irtenbide berbera eman zitzaiola jakinik?
Eske... Iruñea Euskal Herria da, eta Cartagena, ez.
Eskerrik asko eskaera bideratzearren.