Teknologia albisteak

Euskarazko Wikipedian hiru biografiatik bat emakume batena da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-03-08 : 10:58

Euskarazko Wikipediak iragarri du 24.000 emakume-biografiaren muga gainditu duela, kopuru absolutuetan hebreera gaindituz. Halaber, 50.000 biografia baino gehiago dituzten Wikipediako hizkuntzen artean lehenengoa da emakumeen ehunekoan, %32,8-rekin, doi-doi hor heren bat izateko. Etengabeko hazkuntza horren atzean wikilari askoren lana dago, tartean WikiEmakumeok taldeek egindako esfortzu itzela.

Wikipediako Genero oreka proiektuari ekin zionean Euskarazko Wikipediak %13,63 baino ez ziren emakumezkoen biografiak. Harrezkero fronte desberdinetan egin dira ahaleginak, eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bere 2024-2027 planean jarri zituen bi helburu:

  • guztira 30.000 emakume biografia baino gehiago edukitzea,
  • biografia kopuru osoaren herena, gutxienez, emakumezkoak izatea. Doi-doi, martxoaren 8 honetarako, hau lortuta.

Ahalegin honetan WikiEmakumeok ekimena izan da funtsezkoa. Taldeka antolatutako emakume euskal wikilarien taldeak, biografiak osatzen; 9.000 egin dituzte jada. Lorpen handi honi buruzko informazio gehiago hemen.

Beste mugarri bat ere lortu du berriki Euskarazko Wikipediak. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikulu garrantzitsuenen zerrendan, 10. Wikipedia izatea lortu du sailkapenean. 

Hau ere ez da kasualitatez, ahalegin antolatua dago sailkapen horretan gora egiteko.

Erantzun

Sartu