Hiru adibide azken asteetakoak Europako herri-administrazioak ari direla software librerantz mugitzen. Eta ez bakarrik sendotasun teknikoagatik eta aurrezpen ekonomikoengatik, baita ikusi dutelako AEBetako sistemekin morrontza izatea arazoa izan daitekeela etorkizun hurbilean. Azter ditzagun Danimarkako estatuaren erabakia, Schleswig-Holstein lander alemanarena, eta Lyongo (Frantziako bigarren hiria) udalarena.
Hemen Lyongo udalaren erabakia, laburbildu daitekeena lau puntu hauetan:
Schleswig-Holstein estatu alemanean trantsizioa derrigortasun azkar batekin ezarri behar dute, albistean irakurri dugunez. 2023an hasi ziren Microsoften zenbait produktu izar (Word eta Excel ofimatikoak, eta Outlook e-postarako eta egutegi partekatuetarako) ordezkatzen LibreOffice-rekin eta Open-Xchangerekin.
Baina orain derrigortasuna ezarri dute, hiru hilabetean, Schleswig-Holsteingo funtzionariek, poliziek edo epaileek ezingo dute goian aipaturiko Microsoft tresna horiek (eta Teams bideokonferentzietakoa) gehiago erabili. Hemen albistea eta iruzkina euskaraz Joxe Rojasen Teknopata blogean. Eta hurrengo urratsaren planifikazioan ari dira, Linux sistema eragilearen ezarpenean.
Danimarkan ere ekainean iragarri zuen Digitalizazio ministroak Windows eta Office erabiltzeari utziko diotela. Lehen urratsa, bere ministerioan bertan eta orain uztailean: langileen erdiak pasatuko dira berehala LibreOfficera. Ondo badoa, ministerio osoa software librera udazkenean, eta hortik aurrera zabaldu beste administrazio publikoetan. Izatez, Danimarkako bi hiru nagusietan (Kopenhage eta Aarhus) halako neurriak hartu ondoren etorri da ministerioaren erabakia. Kopenhagen aipatu zituzten arrazoien artean, kostuak (Windows 10 sistemaren iraungitzea amesgaiztoa izan daiteke erakunde askotan), eta baita burujabetasun digitala. Hemen albistea ingelesez honetaz.
Erantzun
Sartu