Teknologia albisteak

NotebookLM eta gure bideo hauen Youtubeko deskribapenak, arraozibide bat ilustratzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:16

Aste honetan Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan, hauek dira edukiak, NotebookLM tresnaren bidezko laburpen-aukera aplikatuta. 0:00 - Adimen Artifiziala: Karpathyren ikuspegia eta erabilera praktikoa. Andrei Karpathy adituaren ikuspegia aurkezten da: AA erabiltzaile arruntentzat korporazio handientzat baino baliagarriagoa dela.(...) [Beherago jarraitzen du honek, baina argi dezagun artikulu honetan esandakoa nolabait ilustratzeko erabili dugula NotebookLM Youtubeko bideoan deskribapena eta atal-banaketa tenporala egiteko].

[Goiko laburpenarekin jarraituz] (...) NotebookLM tresnaren erabilera azaltzen da kontua, bideoetako laburpenak eta denbora-markak sortzeko.

11:30 - F-Droid: Android aplikazio denda alternatiboa eta software librea. Aplikazioak euskaraz eskuragarri daude, eta segurtasun zein pribatutasun kontrol zorrotzak dituzte.

15:00 - Teknologia zaharrak: Mari Domingiren Txanoa eta bere historia. Euskal Herriko buruko jantzi tradizionala aztertzen da.

Hona bideoa:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: