Teknologia albisteak

Sarebide: euskal hedabide talde baten egitasmo teknologiko berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:57

Berria, Hamaika Telebista, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia eta Kanaldude hedabideek Sarebide egitasmoa garatzen hasi dira, eta joan den ostiralean aurkeztu zuten Iruñean.

Kontsortzio honetako hedabideek baliabide eta soluzio teknologiko amankomunak izango dituzte, eta adimen artifiziala (AA), sareko edukietara sarbidea, musika-plataforma partekatua eta ikus-entzunezko edukiak zabaltzeko kanalak eta formatuak zabaltzeko tresnak izango dituzte eskura proiektua azken burura eramandakoak. Horretarako hiru lan-ildo garatuko dituzte:

  • Baliabide eta soluzio teknologiko komunak,
  • Sare eta kanal berriak sortuko dituzte, euskarazko ikus-entzunezko edukiak gehiago zabaltzeko.
  • Taldea osatzen duten hedabideen azpiegitura digitala gaurkotuko dute.

Proiektuaren xedetzat honako hauek aurkeztu dituzte partzuergokoek:

  • Euskarazko hedabideen arteko mugaz gaindiko lankidetza teknologikorako sare bat osatzea, azpiegitura komun eta partekatu batekin.
  • Euskarazko ikus-entzunezko eduki digitalak hedatzeko sistema berriak garatzea, publiko guztientzat irekia.
  • Adimen artifizialaren eta lengoaia naturalaren prozesamendurako teknologiak ikertu eta aplikatzea proiektuko plataformetan, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko asmoz.
  • Euskararen erabilera sustatzea eta herritarren artean mugaz gaindiko errealitateen ezagutza eta lotura bultzatzea.

Europako Batasunak kofinantzatuko du proiektuaren %65 Interreg POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza programaren funtsen bitartez.

Informazio gehiago: Berriaren webgunean.

Argazkia: Iruñeko Kondestablearen jauregian ostiralean egin zuten aurkezpenekoa, Kanalduderen Instagram kontutik.

Erantzun

Sartu