Bere adimen artifizialeko (AA) tresnaren bertsio berriena aurkeztu zuen atzo Googlek, enpresako nagusiaren mezu baten bidez (hemen ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioak, pixkat desberdinak elkarren artean). Gemini markaren Gemini 3 bertsioa da, eta lantzamenduan hizkuntza gehiagotan erabili daitekeela esan dute: horien artean euskara dago.
Goiko edo beheko interfazeetan ikus dezakegu jada euskaraz ageri dela Gemini erabiltzeko interfazea. Atzo arte, euskaraz egindako galderei nahiko txukun erantzuten zien Geminik (beste AA gehienek bezala), baina interfaze horiek erdaraz zeuden.
Gemini 3 erabil daiteke Pro aukera orainduta edo doako bertsioarekin, eta eredu bera euskaraz ikusten dugu bietan, baina erabilpen muga aurki dezakezu doakoa erabiliz.

Txat edo berriketa interfazea zenbait tresna agertzen zaizkigu, eta lehen kronika honetatik kanpo utzi ditugu, probatuko ditugu aurrerago.
Interfazearen eskumako alderan mikorofonoa dakusagu batetik. Horri sakatuta, mikrofonoa aktibatu dezakezu eta zure hitzak euskarara transkribatuko ditu Geminik, galdera horrela egin nahi baduzu, teklatua erabili gabe. Bestalde, Thinking ingelesez jartzen duen horretan, beste aukera bat dago: Bizkorra. Desberdintasuna da thinking edo pentsatzen egiten duenean, bere arrazoitzea erakusten dizula Geminik.
Hemen adibide bat pentsatze horrena (ingelesez agertzen da, baina lehen ere bai, gaztelaniaz erabiltzen bazenuen arrazoibideen kontu hau ingelesez egiten zuen Geminik).

Konturatu zarete akaso gauza berexi batekin ibili gatzaizkiola galdezka Geminiri, ea anaiak, arrebak, ahizpak eta nebak bereizten dituen. Eta erantzun diogun moduagatik, bai, oso ondo egin du hori gure lehen probetan.
Familia bateko senide hipotetikoen inguruko galdera batzuen ondoren, azkenean analisi hau eman digu tresnak, laburpen zuzen bat:
### Laburpen taula (Senidetasuna):
Hona hemen anai-arreben arteko izendapen sistema osoa (mendebaldeko eredua barne hartuta):
| Nork? (Hiztuna) | Nori? (Senidea) | Terminoa |
| :--- | :--- | :--- |
| **Mutilak** | Mutilari | **Anaia** |
| **Mutilak** | Neskari | **Arreba** |
| **Neskak** | Neskari | **Ahizpa** |
| **Neskak** | Mutilari | **Neba** (Bizkaieraz) / **Anaia** (Besteetan) |
Probatu nahi baduzu, hementxe: https://gemini.google.com/app
Erantzun
Sartu