Asteko albisteetako bat: Elon Musk eta Donald Trump haserretu dira. Zer ondorio izango ote ditu horrek munduko gizon aberatsenaren enpresetan? Tesla, X/Twitter edo SpaceX-en? Ez dakigu, baina nekez izango da ona negozioetan. Izatez, Musk-Trump asoziazioaren hilabete hauetan, bereziki ikusi da Tesla salmentak behera joan direla, batez ere Europan. Nolabait ezker ikuspegitik marka madarikatua bilakatu bada Tesla azken aldian, orain eskuin ikuspegi batetik ere bai...
Hona grafiko bat, zenbat jaitsi diren aurten (apirileko datuak) Tesla salmentak Europako zenbait estatutan.
Auto elektriko zehatzetan, jada oso behean dago Tesla Y modeloa. Albiste izan da, izatez, gainetik duela BYD marka txinatarreko modelo bat. Hala ere, kontuan izan BYD Seal U delakoaren salmentetan konbinatzen direla bi auto, BEV edo elektriko emtxufagarri hutsa, eta PHEV edo hibridoa.
Eta beste gauzatxo bat ere kontuan hartu behar dugu: Tesla negozio handi bat izan da, eta 2024an bertan hazkunde handia izan zuen. Hortaz, orain jaisten bada, duela urte gutxi batzuk baino gehiago da oraindik ere Musken auto marka. Ikus 2021etik Europan saldu diren Teslen estatistika, hilabetero eta lauhilekoetan.
Erantzun
Sartu