Teknologia albisteak

Katedra, pilotako pronostikoak eginez jolasteko aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:42

Euskarazko aplikazioa garatu dute hiru lagunek, Katedra izena emanda: pilota partiden inguruan pronostikoak edo kinileka eginez jolastea da kontua (ez dugu esango jokatzea, dirurik gabeko lehia sanoa baita app-ekoa). Asteburu honetako buruz buruko lehiaketako final laurdenetako partidekin kiniela egin nahi? Gaur bertan aukera, gauerdira bitartean!

Gazteleraz ere funtzionatzen du, baina tira, euskarazko aukera duzu menuan, eta txukun txukun gure hizkuntzan. Izena eman, e-postaz edo beste modu batez, eta taldeetan sartzea edo taldea sortzea da koska, ez baitago sailkapen orokorrik Egunean Behinen bezala, baizik eta taldekoak bakarrik. Lehiaketei buruzko informazio orokor apur bat ere badago portadan.

Taldeak sortzeko modua ere Egunean Behinen bertsua, edo zeuk sortu, edo bat sortuta dagoenean, haren ezarpenetatik gonbidapen kodea banatu lagunen artean.

Eta egin beharreko pronostikoa, astegunetan bete, asteburura begira. Hortaz, asteburu honetako partidetarako, hortxe aukera. 

Bi partidatako irabazlea eta ateratako puntu-tartea asmatu behar duzu, eta gero lau galdera generikoago daude, asteburuko partida horiei edo beste kontu batzuei buruzkoak. Iñaki Artola jarri dugu garaile Peio Etxeberriaren aurretik. Asmatuko ote guneen? Jakinaraziko dizuegu astelehenean CodeSyntax taldeko emaitza.

Gauza bitxia iruditu zaigu talde bakoitzeko partida pronostiko desberdina aukeratu daitekeela... Tira, errazagoa zirudien guztietarako emaitza bera profetizatzea, baina hortxe aukera klikatuz gero, horrela ere egin dezakegu.

Aplikazioari buruz gehiago jakiteko, sortzaileekin hitz eginda Berrian egin zuten artikulua hemen.

Katedra instalatzeko:

Erantzun

Sartu