Datorren astetik Euskal Herrian saltzen diren telefonoek Europako Batasuneko 2023/1669 zuzentaraua bete beharko dute. 2023an onartu zen, baina aurtengo ekainaren 20tik aurrera aplikatuko da, prestaketa fasea amaituta. Saltzaileek konpromisoa dute telefono berriek gutxienez salmentatik 5 urte bete arte sistema eragilearen eguneratze egokiak jasoko dituztela. Eta etiketa berriekin salduko dira telefonoak, esango dizutenak zein energia-efizientzia duten, bateria iraupenari buruzko informazioa, eta erresistentziari buruzkoa ere bai.
Saltzen diren telefono berriek, honako ezaugarriak izan behar dituzte, besteak beste:
Urteak aipatzen dituzten baldintza hauek, orain arteko Xiaomi eta Honor marketan izan da 5 urtekoa, eta Samsungetan 7 urtekoa; baina epe hauek ziren modeloaren lantzamendu egunetik. Orain, zuzentarauak azken merkaturatzetik esan nahi dut eta izatez epe zabalagoak dakartza zuzentarauak.
Era berean, elektragailuetan ikusi ohi ditugun etiketekin etorriko dira telefonoak, beraien ikono eta zehaztapen propioekin, adibide honek erakusten duen bezala:
Hona etiketako grafikoen azalpena.
1-2) Efizientzia energetikoa, A onena, G okerrena. Beltzez agertuko da gailuak bera zein mailatan dagoen.
3) Bateriaren ziklo iraupena, bateria karga osoaren ondoren
4) Erorketei erresistentzia (onena, A)
5) Bateriaren karga gaitasuna: XYOO horren ordez zenbaki bat espero da: 1000x agertuz gero, esan nahi du bateriaren karga gaitasuna %80ra jaitsi arte, mila karga egin jasango dituela telefonoak. Zuzentarauaren arabera, gutxieneko kopurua hemen 800 ziklotakoa izan behar du.
6) Konpontzeko gaitasuna (onena, A)
7) IP (Ingress Protection) estandarra, hezeasunak edo hautsak edo kanpoko agenteek egin dezaketen kaltearen neurria. IP kodeen azalpena Wikipedian.
Telefono mugikorrei bezala, tabletei ere eragiten die zuzentarau honek.
Zuzentaraua detailean azaldua Europako Batasunaren webguneko orri honetan.
Erantzun
Sartu