Txinan izugarrizko arrakasta lortu dute azken hilabeteotan, eta orain Estatu Batuetara eta Latinoamerikara iritsi dira. Zera dira mikrodrama hauek? bideo bertikalak pilula azkar eta laburretan, telenobeletako edukiarekin, app bidez.
TikTok eta Instagramek ohitu gaituzten ikus-entzunezko formatu eta kontsumo motara adaptatu dituzte telenobelak txinatarrek. Hau da, bertikalki, pilula laburrak... baina apeten araberako algoritmo pixkat anarkikoak izan beharrean (ez hain anarkikoak, bideratatutako edukiak direla gogoratu), drama txikiak, emozionalki estereotipikoak itxura batean, baina seguru adiktiboak.
Txinan izugarri hazi diren eta nazioartean zabaltzen ari diren zenbait app ezagun dira Dramabox, Goodshort, Reelshort eta Shortmax. Ikus ditzagun ataltxo batzuk bakoitzetik, mikrodramen joera hau nondik nora doan ulertzeko.
Hemen dugu DramaBox. Eduki txinatarra, oso txinatarra eta txineraz. Youtuben jarri duten eduki honetan gaztelerazko azpidatziak ageri dira, baina ez dakigu app bidezko kontsumoan ere hala dugu.
Goodshort da edukia ingelesez, aktore anglofonoekin edo, ekoizten hasi den aplikazioetako bat. Ikus dezagun atal bat, 90 segundu tentsioz beteak, cliffhanger batekin emaitzen dena.
Goiko aplikazioen mikrodramak oso atal laburretan garatzen dira, 60 eta 90 segundu artean irauten dute atalek. Badaude beste app batzuk formatu luzexeagoa darabiltenak. Reelshort delakoak 5 minutu inguruko atalak ekoizten ditu adibidez, baina telenobela osoa 3 atal direnez, mikrodramaren iraupen osoa ordu laurdena da (15 minutu!!!).
Reelshort da, hain zuzen, gaztelaniaz Lationamerikarako edukia ekoizten hasi den aplikazioetako bat. Honako Ex-esposo arde en culpa mikrodramako bideo bat da, ez dakigu trailer, atal edo teaser den... baina tira, nondik norakoa ikusteko baliagarria:
Shortmax da beste izen txinatar bat, eta hauek ere hasi dira Latinaomerikarako (edo/eta Espainiarako?) ekoizten gaztelaniaz. Kasu honetan itzulpen sistema automatizatu txepel samarrekin ikusten denez. Jarraian dagoena ordubeteko drama oso bat dela dirudi, ez dakigu ataletan nola zatituko ote duten aplikazioan.
Aipaturiko aplikazioak jaisteko... ez dugu estekarik jarriko, bilatu Google Playn edo Apple Storen kontsumitu nahi baduzue.
Erantzun
Sartu