Teknologia albisteak

1958ko Araba ortoargazkietan ikusgai eta konparagai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:36

Arabako 1958ko kalitate handiko ortoargazkia digitalizatu eta geoerreferentziatu dute Eusko Jaurlaritzaren GeoEuskadi plataformarako. 0.50 metroko bereizmeneko ortoargazki zaharragoa bazegoen (1946koa), baina CETFA enpresa hegaldi fotogrametrikoa 1957 eta 1958 bitartean egin zen, eta 3.839 fotograma ditu, 1:10.000 eskalan. Horiek eskaneatu dira, eta aerotriangulazio eta ortozuzenketa teknikekin tratatu dira. Prozesu horri esker, amaierako ortoargazkiak 25 cm-ko bereizmena du, eta garaiko paisaiaren irudikapen zehatza eta fidela ziurtatzen du.

Modu horretan, aukera dago duela sei hamarkada baino gehiago lurraldea nolakoa zen arakatzeko. Ikusmira GeoEuskadi plataforman dago eskuragarri, eta bereziki interesgarria da ortoargazki konparatzailearekin ikusteko.

Data aintzat hartuta, lursailen kontzentrazioaren eta urbanizazio modernoaren aurretik zegoen paisaiaren ikuspegi zehatza ematen du geruza berriak. "Gasteizen kasuan, 1958ko ortoargazkiak erakusten du hirigune trinkoagoa eta hirigintza hedapen txikiagoa duen hiria; irudi hori ez dator bat gaur egun ezaugarri duen hazkunde planifikatu eta jasangarriarekin", azaldu zuen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako zuzendari Mikel Gargallok ortoargazkien integrazioa iragartzean, Alea agerkariak jaso duen bezala.

Beste eraldaketa nabarmen bat da zenbat hasi diren basoak Araban, oro har, lehen laborantzako solo eta abeltzaintzako belardiak ziren eremuetan. Esate baterako, Domaikia herriaren inguruan zentratu dugu konparatzailea, eta han ikus daiteke (hemen behean argazki finkoa, baina bilatzen baduzue konparatzailea, erdiko barra, zooma eta mugimendua eragin dezakezue bistan.

Erantzun

Sartu