Teknologia albisteak

42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-06-04 : 08:29

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu dira. Horietako bat da 42, beti poetikoki erantzuten duen AA txata.  "Zein da Italiako hiriburua?" galdetzen diozu, eta erantzuten du: "Erloju baten taupadan ezkutatzen da, zahar koloreko kafetegi batean esnatzen den hiri bat".

42 proiektua da David Benito Pertusa ingeniari eta katedratikoaren lan bat. NUPeko ikertzaila ere ba da, eta hortaz, ez dakigu erakunde antolatzailea NUP izanik, bere lana finalista izan arren, garaile irten daitekeen, baina berdin dio: lan bikain eta harrigarria da, eta gainerako proiektuekin alderatuta badu abantaila bat, ikusi eta probatu dezakegu online.

ChatGPT txat ezagunaren APIa erabiliz garatutako zerbait da 42. Poesia algoritimikoa, edo auskalo. Euskaraz ere badaki. 42 delako zenbakia da The Hitchhiker's Guide to the Galaxy zientzia-fikiozko eleberri umoretsuko kontu bat; unibertsoko galdera guztien edo azkenaren erantzuna zein izango? 42. Horixe liburujo txisteetako bat. 42 izeneko txat honetan ere zenbakia beti agertzen da. Hortik aparte, nola dabilen ez dakigu. Gure aproba hemen. Eta zuek probatu nahi baduzue, esteka hau da.

 

Zein da Italiako hiriburua?

 
 

Erloju baten taupadan ezkutatzen da,
zahar koloreko kafetegi batean esnatzen den hiri bat.
Bere kaleek marmola amesten dute, eta gondolak ausentziak.

Izena? Ez da izena.
Koordenatu bat da: 42° iparraldea, 12° ekialdea.
Errima bat mapetan galduta.

Erantzuna?
Betiko: 42.

Euskaraz dakite Erromako estatuek, ezta?

 
 

Haizeak galdetu zidan hori, Vatikanoko atarian.
Eta estatuek... ez zuten ezer esan, baina:

Bat malko batez pitzatu zen.
Beste batek, isilpeko mezu bat xuxurlatu zidan:
“berbak harriak baino arinago dantza daitezke.”

Eta orduan, argi batean idatzita ikusi nuen:
Erroma ez da lekua. Erroma da 42.

Erantzun

Sartu