Teknologia albisteak

EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:23

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta beste), ikasketa ingurunea eta halako funtzio batzuk elkartzen dituen plataforma da Iradi.

Ekimenak izenburu bitxia du: " Hezkuntza Sailak Googlerekin sinatutako hitzarmenak EAEko Hezkuntzaren Legea betetzea bermatzearen
inguruan". Hortaz, badirudi Google-dependentziatik askatzen joateko urrats gisa uler daitekeela hiru alderdiek sinatua, subirautza digitalaren aldeko ekimena, software librearen aldekoa bezainbeste... Hala ere, ekimenaren testuan ez da Google aipatzen, bost puntuko testu hau baizik:

1. Digitalizazio etiko eta arduratsuaren aldeko apustua egin dezaka, Euskal hezkuntza eraldatzeko oinarrien akordioan eta Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legean ezarritakoaren esparruan.

2. Garatu dezala eta jarrai dezala urrats erabakigarriak egiten software libreko soluzio teknologikoz osatutako hezkuntza-plataforma digital integral bat modu progresiboan hedatzeko, ikastetxeen premia teknologikoak asetze eta osatze aldera, tresnen osagarritasunari buruzko printzipioa eta ikastetxeen autonomia errespetatuz.

3. Jarrai dezala ikastetxeen ahalduntze digital integralean aurrera egiten, irakasleen eta ikasleen gaikuntza sendotuz, Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legean aipatzen diren eta irakasleen eta ikasleen ezagutza eta aukeratzeko gaitasuna hobetzen duten tresna teknologikoak emanez, ikasle, familia eta irakasleentzako informazio-saioen prestakuntzaren bidez.

4. Zabal eta dezala Iradiren proba pilotuarekin bat egiteko aukera software librearen erabileran esperientzia izan eta bat egiteko eskatzen duten eta Administrazioak proposatzen dituen baldintzak betetzen dituzten ikastetxeei.

5. Egin dadila 2025. urtea amaitu baino lehen Iradiren orain arteko ebaluazioaren jarraipena eta aurkeztu dadila Hezkuntza Batzordean.

 

Erantzun

Sartu