Adimenez
AAz sortutako edukiak etiketatzeko Europako arau berria
Gaur zortzi (abuztuak 2), datorren igandetik aurrera, indarrean sartuko da Europako Batasunaren arteztarau berri bat, zeinak behartuko omen duen slop-a etiketatzera. Hau da, adimen artifizialarekin (AA) sortutako edukiek zigilu ofizial bat beharko dute erakutsi.
Adimen artifizialari buruzko Sustatuko albisteen atala da Adimenez. Bereziki atzerriko tresnak nola moldatzen diren euskaraz testeatzen dugu, eta Euskal Herrian sortzen diren ekimenak ere jarraitzen ditugu.
Datu gehiago Diario Euskadi AA iruzurrari buruz
DiarioEuskadi.eus zer nolako hedabide-iruzurra den albiste honetan argitaratu genuenetik, datu gehiago agertu dira asmatutako kazetariak, AAz plagiatutako edukiak, eta haluzinaziozko irudiak dituen webgune horretaz.
DiarioEuskadi puntu eus: hedabide simulakroa, guztiz AAz egina
DiarioEuskadi.eus da pseudo-hedabide bat, edo hedabide gisa agertzen den gauza bat, zabalkundea egiten ari den marketing spam bitartez, iragarleak kaptatu nahian. Agerkaria guztiz guztiz da adimen artifizialez egina, testuak hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa) hiruak artifizialki sortuak edo bat sortua eta besteak automatikoki idatziak; ilustrazioak barregarriak dira zelako slop mokordoa diren, eta ustezko kazetariak ere ez dira esistitzen artifizialak dira.
Baai: webgune euskaldunak adimen artifizialarekin sortzeko sustapen ekintza
PuntuEusek Baai.eus izeneko zerbitzua eta sustapena aurkeztu du, Adimen Artifiziala (AA) erabiliz webguneak sortzeko tresna berria. Hautaketa prozesu baten ondoren eskainiko zaie aurkezten diren erabiltzaileei Baai erabiltzen lehenak izatea. Izena emateko epea, uztailaren 19a arte.
Herkulanoko bilkari oso baten irakurketa
Herkulanoko papiroak dira bilkari zahar batzuk Ponpeiako Vesubio mendiaren erupziotik lurperatuta geratu zirenak. Lurpean eta erreta, bilkari belztuak, baina osorik. Horietako baten "irekiera birtuala" iragarri zen duela egun gutxi, eta bere irakurketa ia osoa posible izan dela, Adimen Artfiziala tartean duen lehiaketa bati esker.
Biltoki: Euslop hutsa, %100 euzkotar, slop eta kitsch
Euslop bezala definitu dezakeguna aurkitu dugu; adimen artifizialarekin sortutako slop eduki eskas-samar hori, baina %100 EUSkal ukituarekin.Biltokiren bideoak Youtuben.
Ebitatu honelako esaldiak: "AAk hau eta bestea egin dezake"
Iaz eman genuen berri gida bat agertu zela AA erabiltzeko hezkuntza munduan, Euskal Herrian egina eta euskarara egokitua. Oraingo honetan, Kamadako guraso batzuek ateratako gida bati erreparatuko diogu Joxe Rojas euskal teknofiloa (edo teknopata, hori baitu izena bere blogak) tarteko. Kanadakotik, adimen artifizialaz hitz egiteko estilo gida bat atera du Rojasek, eta eduki batzuk nabarmenduko ditugu hemen.
Anthropic-en Fable 5 AAren debekua, 5 ondorio ateratzeko
Asteko albistea izan da adimen artifizialaren (AA) alorrean Anthropic enpresak bere eredu berri indartsuak aurkeztu zituela, eta berehala Estatu Batuetako gobernuak debekatu egin zizkiola. Honen azpian dauden azpi-joko, diru-interes eta abantaila teknologiko estrategikoen inguruan, nekez asmatuko dugu zerbait zuzen esaten, baina gertakarietatik puntu batzuk nabarmentzera ausartuko gara.
Google Translate eta Gemini: zuzeneko ahots itzulpen berehalakoa (euskaraz ere bai)
Gemini 3.5 Live Translate izendatu duten garapena zabaldu zuen joan den astean Googlek, iragarpen honen bitartez. "Istanteko itzulpena" deitu diote, euskarazko bertsioan. Eta zera egiteko balio du, esan zerbait mugikorrari A hizkuntzan, eta berehalako ahots itzulpena egiten dizu B hizkuntzara. Euskaraz badabil. Aukera harrigarria esku-eskura mugikorrean.
Antzoki-TTS: euskarazko ahots sintesi aurreratu eta teatrala
Xabi Ezpeleta programatzaile nekaezinaren beste ekarpen bat (astean bertan Evaleu aurkeztu dizuegu). Kasu honetan garatu duen Antzoki-TTS esperimentua dakarkizuegu hona. TTS bat edo Text-To-Speech testu bat idatzizko testua irakurtzen duen ahots automatikoen sistema bat da. Duela urte batzuk garatzen direla TTSak euskaraz, eta baita praktikan erabili ere, adibidez hedabide askok duten "entzun albiste hau" funtzioan. Sakatu botoi horiek, eta testuak entzuten ahal dira euskaraz, txukun eta ulergarri, baina doinu robotiko bereizgarri batekin. Ezpeletaren esperimentuak haratago joan nahi du: hiztunaren izaera, ezaugarri emozionalak eta paralinguistikoak definituz, naturaltasun gehiago eman TTS euskarazkoari.