Teknologia albisteak

Zertan den Iradi, irakaskuntzako euskal plataforma librea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:02

Atzo eman genuen albistea, nola ekimena adostu duten EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean, Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Baina zer da Iradi? Pixkat azaltzen saiatuko gara.

Iradi da "Hezkuntza Sailaren software librean oinarritutako irakaskuntzarako plataforma". Software libreko aplikazioz osatutako "hezkuntza digital integraleko plataforma" da, eta gai izan behar du ikastetxeen behar teknologikoak asetzeko eta osatzeko.

Iradi gauza bat eta monolitikoa izan barik, osagarri edo desberdinen multzoa da. Esate baterako:

  • Ikasgela birtuala eta ikasgai kudeaketarako, Moodle.
  • Bideobilerak egiteko, BigBlueButton.
  • Dokumentu biltegia, NextCloud
  • Ofimatika tresnak, Collabora / LibreOffice
  • E-posta eta beste zerbiztu batzuk ere bai

Modulo horiek, ez bakoitza bere puntuan kokatua, baizik eta integratuta ingurune berean, itxura/identitate berarekin, eta euskaratuta. Aipaturiko osagarri bakoitza, software libreko tresna aski frogatua eta garatua da. Datuen kudeaketa eta gordeketa zerbitzari lokaletan egiten da, Eusko Jaurlaritzaren etxean, EJIE informatika enpresa publikoaren bidez. EJIEk eta Ikerketa eta Prospektibarako Euskal Institutuak (ISEI-IVEI) parte hartzen dute enpresa publiko gisa, mantentzerako eta instalaziorako beste enpresa batzuekin batera.

Iradiren lehen bertsio bat EAEko sei ikastetxe publikok izan dute aukera probatzeko IES Elorrio BHI (Elorrio)

  • CEIP Mendia HLHI (Balmaseda)
  • CEIP Txomin Aresti HLHI (Leioa)
  • CEIP Aitxuri HLHI (Zegama)
  • IES Koldo Mitxelena BHI (Gasteiz)
  • IES Urola Ikastola BHI (Azpeitia)

Ikastetxe hauetako bakoitzak bere instantzia propioa du, etorkizunean gauzak ondo bidean besteek izan dezaketen bezala, eta bakoitzaren erabiltzaileen altak eta bajak Hezkuntza Sailak kudeatuko ditu.

Sei ikastetxeko pilotutik aurrera jarraitzeko bultzada, orain ematekoa tokatzen da. Legebiltzarraren gehiengoaren eskaerak babesa badu aurrekontuetan, emaitza interesgarriak espero daitezke.

Puntu hauen informazio publikoa hemen eta hemen aurkitu dugu.

Erantzun

Sartu