Sustatun eduki originala kargatzeko edo erantzunak gehitzeko, erregistratu egin behar zara; ez dugu mezu anonimorik onartzen. Erregistroa e-posta bidez egiten da.
Erregistratutako erabiltzaile guztiak aukera dute Sustatun erantzunak uzteko eta baita artikuluak argitaratzeko ere, baldintza batzuekin. Erantzunak automatikoki agertzen dira, baina artikulu berrien proposamenak onartzeko ilaran gera daitezke, eta argitaratuta geratzeaz aparte, gehienak azalera ere igaroko dira baina ez denak.
Sustatura kargatzen diren erantzun eta artikuluetan ez dira onartuko akusazioak, irainak edo zeharo desegokiak izan daitezkeen edukiak. Halakoak baleude, eduki horiek kentzeko eskubidea dauka Sustatuk. Erabiltzaile jakin batzuei edukia kargatzeko aukera ere ken diezaieke Sustatuk, spama, troll portaerak edo jokabide desegokiak errotik saihesteko. Erabaki horiek edizio-taldearen esku geratzen dira.
CodeSyntax Interneteko zerbitzu-enpresak sortutako ekimena da Sustatu, eta ardura editoriala CodeSyntax-ek dauka. CodeSyntax-ek ez du beren gain hartzen albistegi honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
Sustatuko testuak lizentzia honekin daude babestuta: Creative Commons Aitortu-Partekatu, cc-by-sa. Erabiltzaileek artikulu bat bidaltzen dutenean, testuari lizentzia hau esleitzen diotela onartu behar dute.
2009eko maiatzaren 1etik aurrera kargatu izan diren albisteei esleitu izan zaie lizentzia hori. 2009ko maiatzaren 1etik 2012ko ekainaren 20ra kargatu izan diren artikuluetan salbuespen batzuk aplikatu izan dira, oso gutxi izatez. 2012ko ekainaren 20tik aurrerako argitaratzera emandakoetan, guztietan cc-by-sa aplikatuko da.
Creative Commons Aitortu-Partekatu
CC-by-sa laburdurak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentzia adierazten du. Definizio gehientsuenen arabera, eduki librea edo/eta copyleft terminoak aplika dakizkieke hemengo CC-by-sa testuei. Era berean, lizentzia honek Approved for Free Cultural Use etiketa darama, Erabilpen Kultural Librerako Baimendua. Etiketa hori Creative Commons erakundeak aukeratutako termino bat da, Wikipediarekin eta eduki libreen munduarekin bateragarria den edukia zehatz definitzeko sortua. The Open Knowledge Foundation delakoak argitaratutako Jakintza askearen definizioan ere (testua euskaraz) sartzen da gure lizentzia.
Funtsean honek zera esan nahi du: edonork erabil ditzake hemen agertzen diren testuak. Eskubidea duzu zuk, eta eskubidea dute beste pertsona eta erakunde guztiek:
Baina eskubide horiekin batera, betebeharrak daude:
Egiletza aitortu eta lizentziaren baldintzekin zuzen jokatzeko modu zuzen bat izan daiteke erabiltzaile izena aipatzea, lizentziaren aipu eta lotura eskaintzea. Adibidez, paperean inprimatuko bazenu, honela:
© Urlia Berendia cc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatu http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu Sustatu.eus-etik hartua: http://sustatu.eus/1216880088
Aitortza eta eskubideak artikulugileei zor zaizkiela uste dugu, baina Sustatu.eus-eko jatorria aipatzea zuzena eta jatorra izango litzateke, eta eskertuko dizugu.
2009ko maiatza artekoak
Sustatuk ez du edukien gaineko lizentziarik izan 2001eko azaroan sortu zenetik 2009ko apirilaren 30a arte. Artikulu horiek halako linbo batean egon dira, eta hantxe geratuko dira, salbu eta:
Sustatura kargatzen diren artikuluez gain, beste toki batzuetan agertutakoak berrargitaratzen ahal dira hemen, eduki libreak badira edo lizentzia jakin bat errespetatzen bada. Kasu horretan, artikuluaren testuan aipamena egingo da, aplikatzen den lizentzia ez baldin bada zehazki CC-by-sa.
Egile eskubide erreserbatuak dituzten testuen aipuak egiteko politika logikoa aplikatzen da Sustatun, hedabide guztietan bezalatsu: pasarte laburrak edo aipuak bai, artikulu edo kapitulu osoak ez. Betiere, eduki originalaren aitortza egingo da, eta esteka argi batek bertara zuzenduko du irakurlea.
Sustatun aurki daitezkeen argazkiek jatorri asko izan ditzateke eta, oro har, ezin dira eduki libretzat hartu.
Salbuespena dira CodeSyntax-en Argazkiak.org proiektuko irudiak: zerbitzu hau 2008. urtean hasi zen webgune beregain bezala, eta 2012. urtean bere funtzionalitateak, norberak argazkiak igotzeko aukera, Sustatura etorri eta integratu ziren. 2018ko urtarrilera arte iraun zuen argazkiak igotzeko aukera horrek, eta artxiboa izatez hemen dago, kargatu eta agertu ziren argazkiena. Argazki horiek bai, cc-by-sa lizentziarekin eta bakoitzaren autoretza aitortzarekin, libreak dira.
Bideoak erakusten ditugu Sustatun beste webgune batzuetan dauden ikus-jogailuen kodea itsatsita. Webgune horietan eskubideen gaineko argitaratze politika zehatzak egon ohi dira, eta behaketa eta kontrola haien esku legoke.
Dokumentu edo fitxategien kasuan, horiek ikus-jogailu baten bidez ikuskatzeko aukerak badaude sarean, hala nola Scribd edo Slideshare plataformek eskaintzen dutenak. Bideo plataformen kasuan bezala, kontrola webgune horien ardura dela uste dugu.