Teknologia albisteak

NotebookLM orain app gisa, Youtuberekin, eta euskaraz erdizka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:36

NotebookLM tresna, duela aste batzuk Sustatun aurkeztu genuen AA erraminta harrigarria, mugikorrean erabili daiteke orain aplikazio bidez (Android bakarrik oraingoz). Era berean, funtzio berri bat gehitu diote, Youtubeko bideoetatik laburpena egiteko aukera.

Ikusi dugunagatik, Android aplikazioa ez da hain erabilgarria web bertsioarekin alderatuz. Honengatik:

  • Interfazeak erdaraz jarraitzen du (espainolez, frantsesez edo ingelesez, baina ez euskaraz), eta ez dago modu argirik hizkuntza output edo emaitza aukeratzeko.
  • Hala ere, euskarazko output-a aukeratu daiteke web bertsioan, eta baldin Gmail/Goofle identitate batekin egiten baduzu login batean eta bestean, lotuta agertzen dira webean ikusten duzun edukia eta aplikaziokoa.
  • Web-ean euskarazko output aukera baduzu, laburpen testualak euskaraz egingo dizkizu aplikazioan NotebookLM-k, baina audioak (podkastak sortzeko aukera harrigarria) gazteleraz sortzen ditu gaztelerazko interfazetik.

Esate baterako, asteko Sustatuko hiru artikulu (batbihiru) aztertzeko eman diogu aplikazioaren bidez, eta honako podkasta sortu digu gaztelaniaz:

Beste berritasuna, Youtubeko bideoak laburtzeko, badirudi praktikoa. Kasu honetan erdarazko edukia pasatu diogu aplikazioaren bidez, eta laburpena eman digu euskaraz. Segunduetan laburtzen dizu edukia, gainera. Nola bideo-analisiko aukera hau Youtubera mugatua dagoen, gure irudipena da Googlek (NotebookLM zein Youtuberen jabeak) Youtubeko bideoak dagoeneko laburtuta dituela bere tripetan, AA erabilita. Susmotxo bat.

Bideo laburpenaren bi adibide. Gaztelerazko bat, Eurovisionen gertaturikoak azalduz. Hona testu laburpen automatikoa:

"Hora 25" YouTube kanalean argitaratutako bideoaren transkripzio-zatiek Eurovisión lehiaketa eta Espainiaren parte-hartzea jorratzen dute. Testuak lehiaketaren jatorria eta hasierako helburuak azaltzen ditu, eta politika eta dirua lehiaketan nola eragina duten aztertzen du, historia-adibideen bidez. Bideoak RTVEren jarrera nabarmentzen du Israelgo parte-hartzeari dagokionez eta Espainiaren ordezkariaren, Melodyren, emaitza kaskarrak aztertzen ditu, bozketa prozesuan egon litezkeen anomaliak aipatuz. Espainiaren partetik duintasuna eta integritatea aldarrikatzen dira, eta Melodyren esfortzua eta merezimendua azpimarratzen dira.

Youtubeko beste hau, ingelesez, Tesla autoen salmenten beherakada azaltzeko. NotebookLM-k sortutako laburpena:

Europan Tesla-ren salmentak nabarmen jaitsi dira 2024tik aurrera eta 2025ean are gehiago okertu dira, Model Y berria egon arren. Salmenten jaitsiera hau Europako BEV (Bateria Elektrikodun Ibilgailu) merkatuak hazkunde handia izan duen bitartean gertatzen da, lehiakideek merkatu-kuota irabaziz. Iturriak iradokitzen du Tesla-ren markaren pertzepzio negatiboa dela salmenten jaitsieraren arrazoi nagusietako bat, bereziki CEOaren ekintza eta adierazpen politikoen ondorioz Europan. Honek eskari-kolapso baten itxura hartzen du Tesla-rentzat Europako merkatuan, lehiakideen artean merkatuaren gorakadaren erdian.

NotebooLM probatzeko:

Gure gomendioa: hobeto dabil web bidez euskaraz zuzenago jarduteko.

Erantzun

Sartu