Multimedia
Kazetari faltsu eta artifizialak, baina plagiatzaileak
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, oporrak hartu aurretik, astean dexenteko zeresana eman duen webgune bat aipatu dugu: Diario Euskadi puntu eus (irakur bat eta bi). Adimen artifizialeko hedabide faltsu bat, non dena den faltsua, irudia, idazkuntza, kazetariak beraiek artifizialak dira... Dena faltsua salbu eta plagioa. Eta disparate horretatik aldentzeko, trikitixa aplikazio batez ere jardun dugu.
Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte nagusiki Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Gero bideopodcast bihurtzen dugu edukia Youtubeko gure kanalean.
Joko kontuak, pilotakoak bereziki
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan hiru joko aipatu ditugu: Esku Pilota, Pilotakada, eta Anthropeum. Lehenbiziko bien gaia gardenki asmatzekoa da, eta bai, euskaraz daude gainera; baina beren ezaugarrietan desberdinak dira, eta azaltzen saiatu gara.
Euslop: slop euskotarra
Beste termino bat Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekotik aurkeztua: Euslop, slop euskotarra. Horren adibide negargarri batzuekin sufritu dugu zuzenean, Youtubeko Biltoki kanaleko klipekin.
Esatari sintetikoen adibideak Antzoki TTSrekin
Albiste honetarako Antzoki TTS sistema probatu genuen, ahots artifizialak euskaraz "sentipen" eta entonazio dramatikoarekin berregiteko metodoa. Nola zenbait aproba egin genituen, multimedia atalera ekarri dugu haien bilduma, izan ere, ahotsa sintetisirako Segura Irratiarekin egindako emanaldi bateko pasartea erabili da, eta Luistxo Fernandez Sustatuko editorearen eta Anaitze Jauregi Segura Irratiko esatariaren ahotsak dira erabilitiakoak.
Euskaraz, alemanez eta txineraz istanteko itzulpenean
Albiste honetan Google Translate eta Geminiko funtzio berria komentatu genuen, nola Google Translate aplikazio mugikorrarekin ahotsezko istantezko itzulpena egin daitekeen. Txinera, alemena eta euskara elkar-ulergarri bihurtzen direla demostratu genuen bideo batzuekin, eta multimedia atalera dakarzkagu gaur.
Txikipediaren lorpenen gorazarre
Txikipediak itxuraz aldatu duela komentatu dugu Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan. Eta gainera, 10.000 artikulutara iritsi dela. Horrez gain, Googlek ireki duen zerbitzu interesgarri bat: "iturburu-hobespenak" deitzen da, eta biziki gomendatzen dizuegu euskaldunoi hori erabiltzeko.
Hiztegi Bat Urbizurena, eta fabula bat (Fable) Anthropicena
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan Beñat Erezuma tekno-adituaren tresna bat: Hiztegi Bat, Gorka Urbizuren abestien hitzekin sortutako baliabide interesgarru bat. Eta munduko albisteetan Anthropic AA enpresak Fable 5 tresna atera duela, eta kalapita sortu dela horrekin.
Zuzenekoan: Osasuna, Kalshi, Muguruza, ETS
Kultura eta kirola aipagai Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan. Tira, zeharka agian, ze kultura kontua da Fermin Muguruzak protesta egin duela ETS taldeari 300.000 euroko laguntza eman diotelako bira baterako. Eta kirol albistea, tira nonbait Osasuna apostuak egiten aritu dela Kalshi plataforman (Espainian debekatua dagoena!).
Evaleu eta Erraztu, AA alorreko euskarazko garapen berriak
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan adimen artifizialeko (AA) euskal garapen berriak mintzagai. Batetik, Erraztu tresna, Tokikom sareko agerkarietan AA bidezko euskara errazagoko testuak irakurtzeko. Bestetik Evaleu, AA ereduen euskal konparatzailea.
Lego bideo horiek euskal gaietara ere iritsi direla
Aurreko asteko Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan slopaganda eta Lego bideo irandarrak komentatu genituen, baina oraingoan euskal slopaganda dugu gaia. Ustezko mezu politikoki super-euskal-zeozerra dirudien bideo bat, Lego figurak tarteko... Slop hutsa, monetizazio asmoz egina seguruenik.