Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Gaztelaniazko liburu salmenta gora (+%16.7), euskarazkoena behera (-%5.2)

Sustatu
atzo : 11:18

Eusko Jaurlaritzak "Euskadiko (hau da, EAEko) Kultura eta Sormen-Industrien Azterketa Xehatua" argitaratu du, 2025. urteari dagokion txosten sorta, eta liburugintzari buruz dioenean datu deigarria aurkitu dugu: hamarkada honetan gaztelaniazko liburuetan salmentak % 16,7 handitu dira EAEn, eta euskarazko liburuenak, berriz, % 7 jaitsi. Metatuta, liburu salmenta %5.2 hazi da EAEn, eta Espainiako hazkunde ertaina askoz handiagoa izan da, %16.1ekoa. Hau da, Espainiarekin bat dator EAEko gaztelerazko liburu salmentaren hazkundea, baina euskarazkoen salmentetan dago desastrea. 2021-2024 urte tarteetakoa da analisia, hortaz, 2020ko hamarkada honetako joeratzat har dezakegu.

1

Orain Telegrameko ugazaba ere haserretu da Pedro Sanchezekin

Sustatu
2026-02-05 : 10:09

Atzo 16:10etan argitaratu genuen Pedro Sanchez Espainiarako sare sozialen inguruan iragarritako neurriak, eta berehala irakurriko zuen Pavel Durov Telegram zerbitzuko ugazabak, bi ordu geroago Espainiako Estatuko Telegram kontuetara mezua bidali zuelako. "Egon adi, Espainia. Gardentasuna esijitu, eta zuen eskubideen alde borroka egin". Iruzkinak irakurri ditugu Telegram euskaraz konfiguratuta dutenak salbuetsita egon ote diren mezua jasotzetik, baina ez gaude seguru, batzuek jaso zutela ematen du, eta gazteleraz zutenek jaso gabe geratu direla ere bai.

Hegoaldeko nerabeentzat ere sare sozialetarako debekua (16 urterekin)

Sustatu
2026-02-04 : 16:10

Joan den asteko albistea izan genuen, Ipar Euskal Herrian sare sozialak 15 urtetik beherako nerabeentzat debekatuta egon daitezke laster, eta aste honetan etorri da abisua (ez oraingoz gobernu dekreturik edo lege proposamenik) Hego Euskal Herrian ere debekatu ditzaketela, 16 urtetik beherakoentzat (kasu honetan Australian bezalatsu). Espainiako estatuan ezar litekeen neurriaren berri Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak eman du nazioarteko foro batean.

Moltbook modan jarri da bat-batean, baina haren azpiko Openclawn dago mamia

Sustatu
2026-02-04 : 08:36

Ziurrenik batek baino gehiagok irakurri duzue azken egunetan, tekno-albisteak jarraitzen badituzue, Moltbook izeneko "roboten edo AA agenteen sare sozial" batek eztanda egin duela. Baina horren inguruko hype guztiaren azpian, bada zerbait interesgarria: Openclaw izeneko gauza bat, "agente" deitu ohi den adimen artifizialeko laguntzaile pertsonala.

Artizarra berritu du UEUk, aditu euskaldunen sare soziala

Sustatu
2026-02-03 : 13:04

UEUk Artizarra sare sozial berritua sareratu du. Baliabide hau 2018an jarri zen martxan euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala izan eta komunitate hori trinkotzeko helburuarekin. Orain erabilterrezagoa da eta itxura berrituarekin dator. Une honetan 1.000 kidek osatzen dute bertako komunitatea.

5

Marmotaren Eguna... edo Hartzaren Eguna!

Luistxo
2026-02-02 : 08:21

Gaur, otsailak 2, da Marmotaren Eguna. Punxsutawney-n, Pensilvanian, jakina. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatzen nuen nik gaur goizera arte. Baina, lagun batek esan dit: Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Kandelaria eguneko kontuak...

RTVE Clan webgunean euskarazko azpidatziak eta laster bikoizketa RTVE Playn

Sustatu
2026-02-01 : 09:05

Aste honetan ireki du RTVEk haurrentzako Clan bere kanalaren webgune berria, non nahieran formatuan ikus daitezkeen haurrentzako edukiak euskarazko azpidatziekin ikus daitezke orain. Ahotsari dagokionez, oraingo aukerak dira gaztelania edo jatorrizkoa, baina José Pablo López RTVEko zuzendariak iragarri du euskarazko audioa (eta galizierazkoa eta katalanezkoa) RTVE Play aplikazioaren bidez ere integratuko direla. Telebista tradizionalean oraindik ez, baina etorriko omen da hori ere, Lópezen arabera. Clan da Espainiako telebista publikoak bere haurrentzako edukien kanala izendatzeko darabilen marka.

Mendebaldeko euskararen gramatika sarean, Labayruren eskutik

Sustatu
2026-02-01 : 08:50

Labayru fundazioak Bizkaierazko gramatikaren webgunea irekia du bizkaieraren ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batzen dituen baliabidea, mendebaldeko euskalkia hobeto ezagutu eta erabili ahal izateko, eta prestigioa emateko ere bai. 

Februllage, xalentx grafikoa otsailerako

Sustatu
2026-01-31 : 11:44

Februllage da tarteka hilabete oso baterako proposatzen diren xalentx grafiko / tematiko horietako bat, bihar aktibatuko dena otsail osorako. Febru-llage berba portmanteau horretan otsaila, eta collagea daude, horixe baita koxka: collage grafiko bat egitea argazkiekin, hilabeteko 28 egunetan data bakoitzean hitz bat ilustratzeko erronka gehituta. X10 kale artista euskaldunak proposatu du euskaldunon artean egitea Mastodonen.

 

Inguma: Interneteko 2026ko Argia Saria

Sustatu
2026-01-30 : 18:56

Inguma, euskarazko ekoizpen zientifiko eta akademikoaren datubasea, izan da 2026ko Interneteko Argia Saria jaso duen ekiemna, gaur egin den euskal komunikazioaren ospakizun honetan, Argia Sarietan. Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) zerbitzua da Inguma eta azaroan bete zituen 25 urte (orduko ekitaldikoa da argazkia).

EHEren elkarretaratzea Baionan, 4 lagun epaituko dituztelako datorren astean

Sustatu
2026-01-30 : 08:59

Datorren astean, otsailaren 5ean, Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) lau lagun epaituko dituzte Baionan. Joan den irailaren 27an, lauek “Euskaraz bizi nahi dugu” margotu zuten Pirinio Atlantikoetako departamenduak Baionan duen egoitzan. Hain zuzen ere, euskaltzaleei dei egin diete hortxe bertan elkarretaratzea egiteko bihar larunbatez, urtarrilaren 31n, 12:00etan. " Euskaldun orori bertaratzeko deia egiten dizuegu. Mobiliza eta antola gaitezen ahalik eta jende gehien euskararen alde, justizia justu baten alde", eskatu du EHEk.

24. Korrikaren ibilbidearen mahai-jolasa prestatu du AEK-k

Sustatu
2026-01-28 : 09:33

AEKk martxoan izango den 24. Korrikaren unitate didaktikoak prestatu ditu, Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean. Horien artean Korrikaren mahai-joko bat dago, Ibilbidearen Jolasa, euskaltegietan erabiltzeko prestatua, baina sarean argitaratu dutenez, nahi duenak inprimatu eta berean ere joka dezake.

Iparraldeko lizeoetan mugikorren erabilera asko murriztuko da

Sustatu
2026-01-27 : 09:49

Ipar Euskal Herriko lizeoetan (bigarren hezkuntzako ikastetxeetan) mugikorren erabilera murriztea onartu zuen atzo Asanblea Nazionalak Parisen. Sare sozialak 15 urtetik beherakoentzat debekatzeko lege-propiosamenaren barruan zegoen mugikorrak debekatzeko neurria, baina emendakina onartu zen debekua ez zedin izan erabatekoa. Renaissance talde macronistak proposatu du neurria eta atzo alde egin zuten horren alde, Asanbleako zentrista, eskuindar eta sozialista gehienek. Frantzia Intsumituak kontra bozkatu zuen, beste pare batek ere, eta sozialista zenbait abstenitu egin ziren. Hemen albistearen kontakizun bat.

UEU-Euskaltzaindia hitzarmena: korpusak, datubaseak eta bekak

Sustatu
2026-01-24 : 11:45

Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, ohar batean adierazi dutenez, "euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, transmisiorako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako". Argazkian UEUko zuzendaria, Aitor Bengoetxea, eta euskaltzainburua, Andres Urrutia.

KirolakEITB.eus ataria aurkeztu dute

Sustatu
2026-01-23 : 09:05

Beste webgune bat aurkeztu du EITBk: KirolakEITB.eus ataria. Atzo egin zen aurkezpena, eta EITBk berak zabaldutako oharraren arabera, futbola bezalako "diziplina nagusiek ez ezik, hedapen gutxiagokoek euren leihoa izango dute EITBren atari berrian, eta modu berezian zainduko dira emakumezkoen kirolak."

Ainhoa Albisu, Egunkariaren sorrerako langilea eta auzipetua gero, hil egin da

Sustatu
2026-01-22 : 08:13

Ainhoa Albisu Larrea 'Berria' egunkariko langilea hil zen atzo Donostian, 58 urterekin, Berriak berak jakinarazi duenez. Euskaldunon Egunkaria sortu zuen lantaldean egon zen Albisu, eta han jardun zuen lanean egunkari hura itxi zuten arte. Egunkariaren auzi ekonomikoan auzipetu zuten gero, 11 urteko estuasuna ekarri zion prozesuan, baina berak Berrian jarraitu zuen lanean. 

MTV hil da, bizitza luzea MTVri!

Sustatu
2026-01-21 : 09:39

Urtea amaitzearekin, abenduaren 31ko abenduan hil zen MTV (Music Television), bideo-musikalen telebista katea. MTV USA izeneko marka bat geratu da, baina musikari baino gehiago reality erako gauzetara dago emana. MTV marka zenbait zeuden oraindik hortik, hala nola MTV Hits eta egon ziren baita VH1 izeneko beste bat ere, bideoklip esan izan zaion formula musikal horri eskainiak. Eta horiek denak kantzelatu dituzte. Lasai, nostalgikoentzat badago aukerarik hortik.

Genero aniztasun eta disidentziak: Iruñe Astizen 3 elkarrizketa

Sustatu
2026-01-20 : 15:53

'Mugen Gainetik solasaldiak' izenarekin, Iruñe Astiz @Arkkuso sareetako sortzaileak hiru elkarrizketako sorta bat egin du azken asteetan. Mugen Gainetik GKE-aren enkargu bat izan da (EAEko Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin)., eta helburua izan da genero eta sexu aniztasunaren eta disidentziaren inguruko ezagutza handitzea, errrespetutik, inklusibitatetik. Twitcheko bere kanalean zuzenean egin zituen 3 saio Astizek, eta Youtuben ikusgai daude orain.

Slop musika copyright-dun musikaren plagio zuzena dela demostratu dute

Sustatu
2026-01-18 : 09:54

Slop musika, hau da adimen artifizialeko (AA) sortzen dute musika-mordoiloa copyright-dun musika zuzenean plagiatuz sorten dela demostratu dute AEBetako unibertsitate kontsortzio bateko ikertalde batekoek. Musika mota hori sortzen duten Suno bezalako zerbitzuek diote "sorkuntza berria" dela euren emaitza, eta estilo jakinak imitatzen ikasi dutela beren AA sistemek, estilo baten orokortasunak errepikatzeko gai direla. Baina ikertzaile hauen metodo ondo pentsatuak (Adversarial PhoneTic Prompting edo APT deitu diote) agerian jarri du abesti zehatzak kopiatzen dituela Sunok. Ez da estilo berregiketa bat, plagio zuzena baizik.

UEU: udarako deialdia eta Telegram kanala

Sustatu
2026-01-17 : 12:14

UEUren aurtengo Udako Ikastaroen ekitaldirako proposamenak bidaltzeko deialdia ireki dute eta epea urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.. Azken urteotako dinamika jarraituz, Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatuko da, euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri. Horrez gain, UEUk telegram bidezko komunikazio kanala ireki du.

Aurrekoak ››