Erraiak dokumentalak Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Irrintziaren jatorriaren eta hedapenaren azterketa egiten du Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek
Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du eta ipuin onenari 3.000 €-ko saria emango zaio.
'Euskara ala ezkara' zikloak izaten dira Elgoibarren bertako euskara elkarteak urtero antolatzen dituen jardunaldi batzuk, euskararen inguruko hausnarketa publikoak egitekoak. Zehaztu dute jada 2019an zer izango den, eta teknologia da muina: Euskara ala ezkara mundu digitalean? Urriaren 5ean izango da jardunaldia, Elgoibarko IMH ikastetxean.
Aplikazio informatikoaren azterketa, Dekretua eta Hizkuntz Plangintzaren ondoren lortutako emaitza hauxe izan da: 2019an informazioa berriz gaztelania hutsean jasotzea.
Nafarroako memoria historikoa lantzeko ahalegin sendoa egin du aurten Hamaika telebistak. Apirilean, Hezurren memoria saioa estreinatu zuen euskarazko kate horrek, eta, datorren astelehenetik aurrera, atal berriak emitituko ditu (21:00). Abendura arte iraungo du programak. Orotara 32 atal izango ditu bildumak, bereziki 1933tik 1945era Nafarroan gertatu zena gogoratzeko.
Martin Ugalde Bekak komunikazioaren munduan euskarazko proiektuak sustatzen ditu 2015etik. Aurtengo beka deialdiaren gaia Euskal Herria euskal hedabideetan izango da. Irailaren 2a arte aurkeztu daitezke proiektuak, eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana urtebeteko epean garatzeko.
Benito Ansola Sariak ikus-entzunezko lanak egiteko proiektuak saritzen ditu. Sariaren 5. edizioa martxan da eta irailaren 2a arte dago epea proiektuak aurkeztekoa. Proiektuak izan daitezke fikzioa, sorkuntza, animazioa edo dokumentalak sortzekoa, euskara ezinbestean presente dela (idatziz edo ahoz). Lekeitioko zinegile baten izena darama sariak, Benito Ansolarena.
Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak izena darama Mintzola Ahozko Lantegiak udarako prestatutako ikastaroak. EHUren uda ikastaroen barruan, abuztuaren 22an eta 23an izango da, Donostiako Miramar Jauregia, eta matrikula egin daiteke hemendik.
Garai iluna datorkio euskarari UPNrekin, baina, euskarari dagokionez, aldaketaren aldeko gobernu taldearen bukaera ez da oso ona izan. Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29an sartu zen indarrean, eta, ordutik, zazpi lan deialditan urratu da, UPNk alkatetza berreskuratu aurretik.
Atzo, uztailak 15, hil zen Joxe Ramon Elorza euskaltzale eta kooperatibista arrasatearra, 74 urterekin. Kooperatibismoaren esperientziarekin oso bat egina zegoen, formakuntzarekin lotuta neurri handi batean, eta Ikerlan ikertegian lan egin zuen hainbat urtez. Erretiroa hartu ondoren ere, kooperatibismoaren aktibista izaten jarraitu zuen.
Ainara Elizondoren "Azenario bete misterio" kontakizunak jaso du AREAGO Istorioak belarrietara V. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria. Bigarren saria, "Makusi" kontakizunagatik Maialen Akizuk jaso du. Josune Garcia de Bikuñaren “Marrubien zaporea” kontakizunak jaso du hirugarren saria.
Augustin Zubikarairen izena daraman bekak azken urteotan euskaraz nobela sortzeko egitasmo bat saritzen du (2010etik aurrera da horrela). Aurtengo deialdia kaleratu dute antolatzaileek, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Saria 6.000 eurokoa izango da.
Azkue Fundazioak kudeatzen duen Euskararen Interpretazio Zentroak udako ordutegia abiatu du uztailean eta abuztuan. Zentro hori Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako Euskararen Etxean dago.
Aurkeztutako proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau izan da epaimahaiaren erabakia: