Teknologia albisteak

Perplexity bilatzaile berria probatu dugu zuzenean

Sustatu
2024-06-22 : 10:03

Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, Perplexity probatu dugu, adimen artifizialeko bilatzaile modakoa edo. Ez du euskara lehenetsitako hizkuntzetan, baina euskaraz galdetuz gero, euskaraz txukun erantzuten du. Gero, adimen artifizialeko kontuekin, fidatu zaitez zer dioen... Vladimir Putinen adinarekin ez du asmatu bederen. 

Publizitatea

Asteko errepasoa: ekainak 10 - 16

Sustatu
2024-06-16 : 15:39

Sustatun asteak eman duenaren errepasoa. Ruiz de Bergara jauregiaren irudi hori ageri zaigu errepasoko bideoa: azkenean bai, akordioa izango da bertan Gasteiz Antzokia egiteko. Beste kontu batzuetan, Olson datubasea zer den azaldu dugu, eta Nik Patrika Digitala aplikazioa ere bai.

Errobiren inguruko ika-mikak eta Arabako euskalgintzaren albiste gazi-gozoak

Sustatu
2024-06-14 : 19:28

Asteak emandako albisteak errepasatu ditugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzeneko honetan: Arabako euskalgintzatik datozkigun albiste gazi-gozoak, Aiaraldekoak eta Gasteizkoak. Eta Errobi entzun dugu, Nora goaz kantua (Atzar hadi lelotzat duena) polemikatxo bitxiak baitaude talde historikoaren inguruan... 

Asteko errepasoa: ekainak 3 - 7

Sustatu
2024-06-07 : 09:32

Sustatun asteak eman duenaren errepasoa. Ketariatik Mundura nanopastorala, adimen artifizialak ez du ironiarik ulertzen, Googlen katalana gutxiago agertzeko motibo batzuk aipagai, eta Erramun Baxok soziolinguista eta euskaltzalea zendu dela aste honetan.

Lincolnek edo Platonek esan ez zutenaz jardun dugu zuzenekoan

Sustatu
2024-06-06 : 13:32

Gaur Segura Irratiarekin egin dugun zuzenekoa ez da Twitchetik eman, arrazoi esoterikoak tarteko, baina emanaldia izan da, eta grabaketa partekatu dezakegu. Asteko kontu batzuk komentatu ditugu, bereziki nola Google desastre txiki batzuk egiten hasi den adimen artifiziala sartzen hasi delarik bere zerbitzu nagusian, bilaketetan: Ez du ironiarik kaptatzen, eta galdetuz gero "nork esan zuen ez sinesteko Interneten irakurritako guztia?", erantzuten dizu ingelesez Abraham Lincoln izan zela, eta gazteleraz Platon filosofoa izan zela. Euskaraz, oraingoz ondo, adimen artifiziala ez dutelako aplikatzen gure hizkuntzan egindako galderetan, baina ikusiko dugu hilabete batzuk barru.

Asteko Sustatuko edukien errepasoa, bideo bertikalean

Sustatu
2024-06-02 : 10:48

Joan den astean aproba bat egin ondoren, gaurkoa inaugurazio ofiziala edo. Ion Lizarazu Sustatuko CodeSyntax-eko taldeko lankideak prestatuko ditu, esatari lanak hartuta bide batez, asteroko Sustatuko edukien errepasoak. Sarean, gure multimedia atalean geratuko dira gordeta, eta baita Youtubeko gure kontuko Shorts atalean. Eta ikusgai daude baita ere ZniTB (Zer Non Ikusi TB, Android) euskarazko bideo-kanalen aplikazioan.

Karl Marx zuzenean eta euskaraz elkarrizketatu dugu

Sustatu
2024-05-30 : 18:37

Historiarekin txat adimentsuak egiteko tresna aipatu dugularik aste honetan, gaurko Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, Karl Marx elkarrizketatu dugu zuzenean. Euskaraz txukun erantzun digu, komentzimendu handiz komunismoaren alde eginez. Horrez gain, Sustaturen artxiboak bildu dituen eduki berriei begiratua eman diegu, juxtu duela 5 urtera salto eginda, ea zer zegoen euskarazko Interneten puri-purian 2019ko maiatzean, eta zehatzago maiatzaren 30ean.

'Short' bertikalen estreinaldia Sustatun (lehen aproba)

Sustatu
2024-05-25 : 15:35

Eduki multimediatiko berriarekin hasi gara. Bideo bertikal bat egingo dugu asteburu-hastapen bakoitzean, Youtuben short esaten dioten formatuan. Ion Lizarazu Sustatuko CodeSyntax-eko taldeko lankideak prestatuko ditu, esatari lanak ere bere gain hartzen. Hona probakoa izan dena. Sarean, gure multimedia atalean geratuko dira gordeta, eta baita Youtubeko gure kontuko Shorts atalean.

Polemikak eta salaketak: memeengatik Euskal Herrian, ahots artifizialengatik Hollywooden

Sustatu
2024-05-23 : 18:39

Polemika batzuetan zentratu gara gaurko Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan. Batetik, Busturialdeko lau lagun salatu dituztela Twitterreko mezuengatik, meme eta iritzi arruntak, baina salatzaileek "jazarpentzat" joak. Beste polemika, urrutiagokoa: Scarlett Johansson aktoreak salatu du OpenAI enpresa, ChatGPT-ren sortzailea, bere ahotsa erabili edo imitatu dutelakoan ahots-interfaze bat sortzeko orduan (aldi berean Her filmeko 2013ko zientzia-fikzioa nolabait berreginez errealitatean).

Mikroherritarrez eta herritar erreibindikatzaileez

Sustatu
2024-05-16 : 18:30

Bi egun barru Gasteizen izango den Aldatu Gidoia plataformaren elkarretaratzeaz hitz egin dugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan: errepaso bat zer eskatzen dioten Eusko Legebiltzarrari (gogoratuz euskal alderdiei euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan egin zieten galdetegia), Eusko Jaurlaritzari eta EITBri. Eta gero X10-en kale-arteko are ñimiñoa errepasatu dugu irudiz irudi, orain askatu dituen mikroherritarrak, eta baita lehenago ere egin izan dituen lanak.

Kaixomundua lehiaketa: ikasle euskaldunek egindako webguneak bisitatzen

Sustatu
2024-05-09 : 18:21

Bigarren Hezkuntza ikasle euskaldunek PuntuEus-ek antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketarako egin dituzten webguneak errepasatu ditugu, barrura sartuta eta nabigatzen, Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan. Adibideak: Digema.eus emakumezkoen digitalizazioaz informatzen duen webgunea asmatutakoa da, nolabait, baina txukuna; eta Doneztebeko Erreka Kirol Elkartearen webgunea ez bakarrik txukuna, baita eskualdeko erakunde batentzat webgune praktiko bat orain, batxilergoko ikasle nafar batzuek egina.

Gurot app jokoan zuzenean jolasten

Sustatu
2024-05-02 : 18:08

Aplikazio gisa eta web bitartez ere euskaraz joka daitekeen Gurot tribia-jolasean zuzenean aritu gara Segura Irratiko eta Twitchen. Bestetik, adimen artifizialarekin argazkietatik avatar hiztunak sortzeko zenbait aukera ikusi eta entzun ditugu, VASA-1, Vlogger eta Synthesia tresnenhttps://sustatu.eus/1714042504 aprobak erakutsiz, azken honetakoak euskaraz ere aritzen direnak hain zuzen. 

Dokumental bat Arantzazuz eta bere zifrak

Sustatu
2024-04-30 : 18:01

Dokumental interesgarri bat ari da zirkuitoa egiten Euskal Herriko zenbait pantailatan: Arantzazu du izenburua, eta azpititulu gisa, 36 zentimetro, 5 mende, eta herri 1. Zifra horietan bat zalantzan jarri du Sustatuko editore Luistxo Fernandezek Ttap agerkari digitalerako egindako kolaborazioan (zeina aldizkariko azken alean azaldu den). 5 mende dira Arantzazukoak benetan?

Adimen artifizialarekin euskaraz sortutako multimedia batzuen bilduma

Sustatu
2024-04-28 : 14:08

Adimen Artifizialaz asko jarduten dugu, eta bereziki interesatzen zaigu euskaraz gauzak sortzeko tresna batzuek erakusten hasi diren gaitasuna. Eremu horretan multimedia (bideoa, audioa) sorkuntzan ere aurrerakuntzak gertatzen ari dira, eta hemen bildumatu ditugu 2024 hasiera honetako zenbait material.

Disko bati hortzaka eginez, ea Adimen Artifizialak igartzen duen zer den

Sustatu
2024-04-23 : 15:36

Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan tratatu dugu, batetik, anime japoniar batean nola erabili duten euskara hizkuntza bat asmatzeko (Mushoku Tensei). Eta bestetik Reka izeneko adimen artifizialarekin jardun dugu, euskaraz bikain berriketan, eta baita irudiak tratatzeko duen gaitasuna testeatzen. Zuzenean Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak hortzekin eutsi dio CD disko bati ea zer ikusten zuen Rekak... Test hori ikusi nahi baduzu, segi.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: