Enarak bere azken eleberria kaleratu eta jarraian, Bernardo Atxagak zenbait aurkezpen egin ditu, eta elkarrizketa batzuk eskaini ere bai. Liburua kontestuan jartzeko pistak eman ditu autoreak horietan. "Hau da testu azkendar bat", esan du Atxagak, aurretik ere eleberrigintza utziko zuela esan arren, oraingoan agur esplizitu batekin itxiz liburua: eskertza bat bereziki Asun Garikano emazteari,, despedida xume eta isil bat, gutun baten forman. "Eskerrik asko, eta agur". Besteak beste, Erlea aldizkaria nola landu zuten, eta nola amaitu zen proiektu hura 2018an, hura mingarri izan zitzaiola-eta, horri erreferentzia egiten zaio liburuaren amaiera horretan.
Etxeak eta Hilobiak atera zuenean (2019), azken eleberria huraxe izango zela esan zuen Atxagak. Ibilbidea borobildutzat jo zuen, baina musak agertu zitzaizkiola aitortu du Atxagak, Euskadi Irratiko elkarrizketan adibidez. Hiru musa: batek ideia eman ziona; "musa ekonomoa" bestea, diru-sarrerak komeniko zitzaizkiola esan ziona, eta musa babesle bat, teilatu baten azpian babesa aurkitzen den bezala babestu duena, mundukoak ahaztu eta idatzi ahal izateko aterpe eman diona.
Baina oraingoa bai, azken eleberritzat aurkeztu du Atxagak. 50 urte izango dira laster, 2026an, Atxaga idazten hasi zela, Ziutateaz argitaratu zuela. "Hau da testu azkendar bat", esan du Atxagak beste elkarrizketa batean, Iñigo Astizi eskainitakoan Berriarako. Hamaika eleberritan hamaikagarrena beraz.
Izan ere, Enarak-en bukaeran agur pertsonal bat dago, eskertza bat bereziki Asun Garikano emazteari, despedida xume eta isil bat, gutun baten forman. "Eskerrik asko, eta agur". Besteak beste, Erlea aldizkaria nola landu zuten, eta nola amaitu zen proiektu hura 2018an, hura mingarri izan zitzaiola-eta, horri erreferentzia egiten zaio liburuaren amaiera horretan.
Edukiari dagokionez, horretaz ere pistak eman ditu Atxagak agerpen hauetan. Fondo mitiko batekin ageri da Enarak, lau aingeru militar narratzaile eta horietan bat Uzariel kontalari nagusia, baina gaiak errealista eta lurtarrak dira: bakardadea, adiskidetasuna... Uzariel horri dagokionez, alderantziz jarrita, Le Irazu... Joseba Irazu autorearen ezizenarekin azpikoa ageri zaigu beraz.
Atxagaren ibilbide hastapenetako aboangoardia ageri da liburuan, baina Atxagak uste du ez duela horrek irakurlearen bidea zailduko. "Irakurriko du lasai eta erraz, umore pixka bat badu, abangoardia ez da traba". Izan ere, Atxagak dio idazlea ez dela azkenean aldatzen, gorputza adinez bai, baina gaztetako abangoardista hura ez dela desagertu, eta hemen ere badela.
Umorea eskatzen zaio irakurleari, zeren dibertimendua bada, bai, Enarak-en osagai. Noticias talderako elkarrizketan nabarmendu du Atxagak dibertitu dela idazten, eta doinu hori eman diola liburuari, beste eleberri "politikoago" batzuetan (Zeru horiek, Soinujolearen semea ) doinu hori ez zegoenean. Dibertimentuaz gain, estrabagantzia ere sartu du autoreak, nahita, liburuan. "Eta nahi baduzu, lengoaia bat estrabagantea ere bai. Zeren eta estrabagantea ez dena, agian da petit bourgeois, eta aukera horretan, nik nahiago dut pixka bat estrabagantea izatea, petit bourgeois izatea baino."
Une honetan pertsonalki gaztelaniarako itzulpena amaitzen ari da Bernardo Atxaga, eta 2026ko udaberrian kaleratu daiteke liburu hori, "Golondrinas".
Liburua eskuratzeko:
Hedabideetako erreferentziak:
Erantzun
Sartu