Teknologia albisteak

Emergenet Sovereignties, nazionalismoaz jarduteko nazioarteko kongresua Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:15

'Emergenet Sovereignties' Nazionalismoa Ikertuz nazioarteko kongresua egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Parte Hartuz ikerketa taldeak antolatuta, datorrebn azaroaren 27an eta 28an, Bilboko Bizkaia Aretoan, Kongresuak estaturik gabeko nazionalismoen nortasun, lurralde eta estatu-eraikuntzak aztertuko ditu.

Kongresuak behin-behineko egitaraua du oraingoz, baina ponentzia, mahai-inguru eta agerpenetan honako gaiak eztabaidatuko dira: sezesio-prozesuak eta subiranotasuna ikuspegi geoestrategikotik; feminismoa, intersekzionalitatea eta nazionalismoa; burujabetza digitala eta estaturik gabeko nazioak; nazionalismoa eta dekolonitatearen teoriak edota subiranotasunaren erronka berriak.

Mahai inguru nagusiek honako goiburuak izango dituzte:

  • Feminismoak naziogintza eta estatugintza begira
  • Burujabetza digitala estaturik gabeko nazioetan. Euskal kasua.
  • Subiranotasunak nazioartean: Groenladiako kasua
  • Dekolonitatea eta nazionalismoa.

Digitalizazioaren gaia ere jorratuko da ikuspegi politikotik, mahainguru honekin:

  • Adimen artifiziala eta estaturik gabeko nazionalismoak. Euskal kasua. Hizlariak: Igor Calzada (Ikerbasque, Cardiffeko Unibertsitatea), Olatz Arbelaitz (EHU, Puntueus), Asier Amezaga (EHU)

27 eta 28ko biltzarraren osagarri azaroaren 29an Forum Subiranistaren tartea izango da.

Izena emateko, hemen. Informazio gehiago: EmergentSovereignties.net 

Erantzun

Sartu