Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.
Honela funtzionatzen du.
Batetik, mugikorrean https://t.me/setlanguage/eu-beta esteka klikatuz edo ezarpenetara joz, aukeratu hizkuntza gisa euskara, eta aktibatu halaber itzulpenen aukera. Interfaze honetan erakusten duguna:
Ondoren, demagun, erdarazko mezu bat daukazula. Honako hau talde ireki batekoa da, eta hortaz ez da beharrezko izenak tapatzea, baina horra sekuentzia. Ingelesezko ahapaldi bat dugu hor erdian, klik bat eginez bertan aukerak agertzen zaizkigu emotikonoz edo erantzunez erreakzionatzeko, eta aukera horien artean "itzuli ere badago. Hor klikatuz gero, mezua itzulita.
Saiatu gara ea web bidez ere funtzionatzen zuen, baina ez. Euskarazko aukerarik ez dugu aurkitu, baina bai beste batzuetan, eta katalanarekin egin dugu aproba. Hona ezarpenen orria nola moldatu dugun. Hizkuntza zerrendan, euskararik ez tamalez oraingoz.
Eta behin hori horrela ezarrita, Telegram web bertsioan euskarazko mezu batekin egin dugu aproba. Kasu honetan euskaratik katalanera. Telefono pertsonala aipatzen duen mezuan klik egin eta, Tradueix - Itzuli aukera agertzen zaigu.
Eta horra zer eman digun emaitza gisa:
Mila esker, Luistxo. Desktop edo mahaigaineko bertsioan ere badabil.