Teknologia albisteak

Migrazio klimatikoa: Deserrotuak txostenaren aurkezpena Bilbo

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-10-07 : 09:48

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko "Deserrotuak, bipiltze eta mugen arteko ibilbidea” txostenaren aurkezpena izando da asteazkenean (urriak 9) Bilbon, Bilborock aretoan 18:00etan. Jardunaldi batekin osatu dute aurkezpena. Izena emateko, hemen. Deserrotuak txostenak aztertu du migrazio klimatikoen gaia, "kolapso ekosozialaren eta biztanleriaren desplazamendu behartuen arteko harremanari buruzko hausnarketa egitea helburu duena".

Ekitaldiaren egitaraua:

18.00. Mahai-ingurua zenbait gairekin.

  • Egoera humanitarioa Kanariar Uharteetan: jarduketak eta gomendioak. Patricia Bárcena, Defensor del Pueblo edo Espainiako Arartekoaren bigarren ondokoa.
  • Mugak eta Giza Eskubideak: erreskate humanitarioaren kriminalizazioa- Amaia Iguaran, SMH-Aita Mariko eragin politiko, genero eta hezkuntzako arduraduna.
  • Europako Migrazio eta Asilo Ituna: hiru gako. Joana Abrisketa, zuzenbide doktorea, nazioarteko zuzenbideko irakaslea eta Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Masterraren zuzendaria.
  • Moderatzailea: Javier Canivell Fradua, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko zuzendaria

19.00. Bigarren mahai-ingurua:

  • Senegaletik abiatutako bidaia: kausei begirada bat arrantza-bipiltzetik. Abdoulaye Sarr, ekintzailea eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriako gizarte hezitzailea.
  • 'Deserrotuak, bipiltze eta mugen arteko ibilbidea' txostenaren aurkezpena eta ondorioak. Raquel Celis, txostenaren koegilea eta, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko eragin eta parte-hartze sozialeko taldekidea.
  • Moderatzailea: Marta García Terán, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko eragin eta parte-hartze sozialeko zuzendaria

20.00 ITXIERA. Emanaldi poetikoa Tfarrahren eskutik (Devenir Seiba-ren egilea).

Erantzun

Sartu