Hatsune Miku (japonieraz: 初音ミク?) , emakumezko abeslari birtual bat da Wikipediaren arabera. Gehixeago zehaztuz, software produktu bat edo pertsonaia mediatiko bat... Tira, halako zerbait. Meme bat izan zen abuztuan Japoniako sareetan halako identitate etniko batzuekin irudikatzekoa
Crypton Future Mediak garatutako bokaloide bat da, zehatz esanda, Hatsune Miku. Software mota bat da bokaloideena, Japonian ezaguna, vocaloid delakoen kategoria, ahots-sintetizadorea musika sortzeko erabiltzen dena. Auto-tune erabiltzen den bezala beste kultura musikal batzuetan, ba Japonian kopinen ahots sintetiko hauek tradizioa dute jada gaur egungo pop musikaren kulturan.
Softwareaz gain, ile urdineko eta mana-itxurako neska baten irudi japoniar arketipiko bat ere sortu du Hatsune Mikurentzat marketinak. Kopinak ere saltzen omen dira.
Japonian ohikoa den bezala, fan-art edo jendearen sormen proposamenak ere garatzen dira Hatsune Mikuren inguruan. Eta hortik euskal irudiak... Nonbait Miku etnikoak irudikatzeko memea piztu zen abuztuan Japonian, eta horien artean, batzuek Basque Hatsune Mikuak sortu dituzte. Hemen Twitterreko bilaketa batean aurkituak, behean eta goian itsatsiak batzuk.
Euskal estereotipo klasiko batzuen arabera marraztu dituzte batzuek, baina estetika abertzale modernoago baten araberakoak ere ageri dira... Esango genuke eguneratutako ezagutza estetiko-kultural pixkatekin egin dituzte goian itsatsi dugun Miku bikoitzak, eta baita honako hau ere, Jurru Miku Aranburu bat.
Tira, ez dira denak japoniarrak izango meme honetan parte hartzen ari direnak. Batzuk gertuagokoak.
Beste adibide batzuk:
Erantzun
Sartu