Teknologia albisteak

.eus domeinuetako 15 terabyte gorde dituzte artxibo publikoetarako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-10-05 : 09:35

Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina emaitza ez dute sarean jartzen, in situ joan beharra dago nonbait Espainiako liburutegi nazionalera eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusira (Lakua) sarbidea izateko. 

 

Prentsa oharraren arabera, edukiak atzitzeko NetarchiveSuite izeneko bilketa automatikoko softwarea erabili da, Danimarkako Liburutegi Nazionalak garatu zuen softwarea. .eus-ez gain. .es, .gal eta .cat –, Interneten sortutako Espainiako ondare digitalaren adibidea, etorkizuneko belaunaldiei aztertzeko eta sartzeko aukera emango diena.

Zer arakatu duten bilatzaile honen bidez kontsultatu daiteke. Sustatu 2023an eta 2024an gordeta dutela ikusten dugu, baina klikatzerakoan zer gorde zen, copyright kontuengatik ezin dutela erakutsi diote. URL-a publikoa da, dena dela. 2017ko gordeketa bat ere ageri da interfazean, goiko irudian ikus dezakezuen bezala. 

Aitzakia horren zergatia argitzen saiatu da Sustatuko editorea Euskarianari galdetuta, baina ez dago erantzun argirik. Izatez, Danimarkako kasuan ere, sarbide mugatua dute hango 850 terabyteek, hemen zehazten denez.

PuntuEus bat baduzue, bilatzailetik egin aproba ea zuen edukirik gorde den: http://www.dl-e.es/openwayback/wayback/ 

Erantzun

Sartu