Teknologia albisteak

Dantzan Topaketak: dantza eta generoa, dantza hezkuntza sisteman...

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:08

2025eko Dantzan Topaketak azaroaren 22an, larunbata, izango dira; Eibarko UEUren egoitzan (Markeskua). Dantza hezkuntzan, dantza eta generoa edota irakasleen gaikuntza sistema izango dira, besteak beste, aurtengo topaketetako hizketagaiak. Antolatzaile: Dantzan.eus. Doan baina plaza mugatuekin, eman izena hemen.

Egitaraua

Harrera9:30 

Dantza hezkuntzan:

  • 10: 00 Jon Sarasua: “Bestelako kultur hezkuntza: intuizioak, galderak eta proiektu bat”.
  • 10:30 Julen Agirre: Euskal dantza hezkuntza sisteman txertatzeko proposamena.
  • 10:45 Ixone Aroma: Euskal dantza hautazko ikasgai DBHn.

11:15 ATSEDENA

Dantza eta generoa

  • 11:45 Alaia Cachenaut: “Sukaldetik plazara: nesken dantzarako aldarrikapenak Uztaritzeko Kaskarotetan”.

Ekimenak (aurkezpen laburrak)

  • 12:30 Amagoia Egiluz eta Jon Fernandez: Arabako dantza-taldeen azterketa.
  • Sortutakoak tradizionala 11 deialdian aukeratutako egitasmoak.

14:00 OTORDUA

Mahai-ingurua

  • 15:30 Musika eta Dantza Eskoletako euskal-dantza irakasleen gaikuntza sistema berria. Hizlariak: Patxi Laborda, Idoia Lahidalga eta Josu Garate.

Saio praktikoa

  • 16:30 Patxi Laborda: Soka-dantzan banan-banangoa emateko hamaika modu.

17:30 TOPAKETA AMAIERAKO SOKA-DANTZA

Erantzun

Sartu