Udako albistea da, zenbait tokitan agertu zena, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organo bat) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari espedientea ireki ziola Googleren produktu batzuk erabiltzera behartzeagatik ikasleen datu-babesa hausteagatik. Zain egon gara ea DBEAk zer argitaratzen zuen beren webgunea, baina badirudi albistegia izoztu zaiela. Tira, beste iturri batzuek diotena ekarriko dizuegu.
2022ko EHAA buletinean aurki daiteke Jaurlaritzak hitzarmena sinatu zuela Google Cloud Emea Limited enpresarekin, Hezkuntza Saileko ikastetxeetan Google Workspace for Education plataformaren zerbitzuak erabiltzeko. Nonbait, webgune honen arabera, DBEAren oniritzia zuen aurreko irailetik hitzarmenak, baina 2023ko erreklamazio bat aurkeztu zen, eta handik espediente hau.
Googleren plataforma horrek ahalbidetzen du nonbait ikasleen datuak Estatu Batuetako zerbitzarietan gordetzea, eta hori omen da datu-babesa apurtzen duen puntua, RGPD delako irizpideen kontra. Ez da hori hitzarmenaren oker bakarra, artikulu beraren arabera hau ere nabarmendu du DBEAk:
Informazio gehiago Jorge Campanillas abokatu gipuzkoarraren Datos Personales webgunean.
Irudia: Google Workspace for Education plataformaren irudi korporatibo bat.
Erantzun
Sartu