MiniMax izeneko zerbitzu txinatar batek bideo-sorkuntzarako adimen artifizial bat martxan jarri duela irakurri dugu, bost segunduko aprobak doan egiteko. Tira, agian Hailuo AI deitzen da, ez dakigu zehatz, txineraz bakarrik baitago gunea oraingoz. Baina asmatu dugu erabiltzen eta emaitzak harrigarriak dira.
Hailuo AI MiniMax delako honek prompt edo testu aginduekin funtzionatzen du. Itxura batean ez ditu onartzen euskaraz edo gaztelaniaz. Txineraz badabilela suposatzen dugu, eta inglelesez bai bederen.
Lehen aproba sortzeko agindu sinplea eman diogu. A cat playing chess against a dog. Katua txakurraren aurka xakean.
Beste agindu pixkat bihurriagoa egin dugu gero. Traditional Basque ballgame players dance before the town hall of a Basque village. Okertu gara gure ingelesarekin, before barik in front of behar zuen, barkatu, baina tira, esan nahi genuena: Euskal pilotariak dantzan Euskal Herriko herri bateko udaletxe aurrean.
Pilotariak dantzan jarri nahi genituen... Ez dugu sexu espezifikaziorik eman baina denak gizonezkoak marraztu ditu. Algoritmo honetara ez da iritsi euskal dantzaren feminizazioa. Itxura aldetik, halako dantzaldi balkaniko bat dirudi gizon horiek sinkronizazio perfektuarekin egiten dutena. Baina jantzia izan zitekeen euskal tankerakoa... eta plaza horretako arkitekturak badirudi Euskal Herrikoa.
Txinera ulertzen duenez... testu bat Google Translate erabiliz txinerara itzuli dugu, eta horixe pasatu diogu. "Donostiako hondartza nagusian, Euskal Herrian, itxura gaiztoko espazio-ontzi bat lehorreratu da. Udako egun eguzkitsua da."
Tira, probatzeko zuek, ikus https://hailuoai.com/video eta testu blokean sartu, hor 1-2-3 aginduak dauden lekuan, eta azpiko botoi berdexkari sakatu gero.
Hailuo AI webgunean bertan aurkituko dituzue bestalde tresna honekin egindako adibide batzuenak.
Erantzun
Sartu