Seaska elkartearen Bernat Etxepare Lizeoan fedibertsoarekin lanean hasi dira ZNT ikasgaian (zientzia numerikoa eta teknologia). Ikasgaiko irakasleak Mastodonen bertan kontatu du prozesua, eta printza batzuk ekarri ditugu hona.
Batetik, bi instantzia ireki dituzte fedibertsoan:
Ikasleek kontu bat irekiko dute web nabigatzailetik. Ondotik, mugikorretik nola baliatu dezaketen ere ikasiko dute.
Erabiltzen hasi aurretik, ordea, gogoeta lan bat egin beharko dute. Ongi etorri aholku batzuk prestatu ditu irakasleak, baina bere eskutik ere jarri beharko dute ikasleek, lizeotar guztientzat segurua izango den plaza numerikoa edo digitala osatzeko arauak idaztera animatuko dira, txoko seguru bat eraikitzeko.
Behin arauak finkatuta eta ikasle-kontuak sortuta, edukiarekin jardungo dute. Mezuen bidez hartu-emanak izatea da helburua, lizeotarren artean iruzkinak, partekatzeak eta "datsegit"-ak trukatzea, eta ariketa parea ere bai, traolen bidez:
Eta hori guztia zertarako? Hala azaltzen du irakasleak:
Honaino Sustatun laburtu duguna, detaile osoan hemen,
Erantzun
Sartu