Lorea Argarate Zubiak irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultatearen ekimenez. Sarien 4. edizioa izan da 2024koa.
PuntuEus eta Fakultateak antolatuta, laguntzen dute sari hauetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoak, Danobatgroup industria-taldeak babesle gisa, eta EHUko Berdintasun Zuzendaritzak. Gladys Sariak gazteentzat erreferenteak sortu eta egiten duten lana jendarteratzea du helburu, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera. Sari banaketa irailaren 26an izango da, 11.00etan, EHUko Informatika Fakultatean, Donostiako Ibaetako kanpusean.
Aurreko urteetako Gladys saridunak izan dira:
Epaimahaiak aurten Lorea Argarateren ekintzailetasuna, dibulgazio lana eta ibilbide aberatsa nabarmendu ditu sariduna iragartzerako orduan. 1990 Bilbon jaio zen Argarate, eta Berlinen bizi da egun. Tazebaez kooperatibako ekintzailea da eta hezkuntza arloko berrikuntza eta digitalizazio prozesuetan dihardu, orain Berlinen bizi delarik.
Musikarekiko pasio handia duen pertsona da, eta horrek fisikako ikasketak egitera bultzatu zuen, akustikaz jakiteko asmoarekin. Hortik telekomunikazio ingeniaritzara igaro zen, soinuan eta irudian espezializatuz. Ikasketa horietan, arlo digitala eta programazioa deskubritu zituen. Ondoren, antolakuntza industrialeko eta Big Data-ko masterrak egin zituen. Hezkuntzarekin eta zientzia dibulgazioarekin zuen harreman estua ikusita, irakasleen prestakuntzarako master bat ere egin zuen, oinarri sendoagoak izateko. Hezkuntzarekin eta zientzia dibulgazioarekin zuen harreman estua ikusita, irakasleen prestakuntzarako master bat ere egin zuen, oinarri sendoagoak izateko.
Hainbat erakunderekin kolaboratu du, tartean, Puntueus, Elhuyar eta Gaztea. Deustotech-en ere aritu izan da lanean.
Steam ikuspegia eta musika
Argarate oso gaztetatik bizi izan da zientzia eta teknologiaren dibulgazioan sartuta, bertako eta kanpoko agenteekin harremanetan, jakintza partekatuz. Steam (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) ikuspegia oso presente izan du, InspiraSTEAM proiektuaren hasiera bizitzeko aukera izan baitzuen, eta ordutik, neskengan izan dezakeen inpaktuari erreparatu dio.
Musikan klarinete jotzaile gisa karrera egina du, baina azken urteotan ezagunagoa da musika elektronikoan egin duen ibilbideagatik. Las Tea Party musika proiektuko eta Mazmorra taldeko kidea izan zen Verde Pratorekin batera. Gaur egun Mauriziak ez du inor hil Ines Osinagaren egitasmoan ari da, eta bakarka ere aritzen da Hamaika izenpean.
Erantzun
Sartu