Abaraska taldeak laguntza eskatu du euskarazko fedibertsoa sustatzen jarraitzeko
Abaraska taldea da euskarazko fedibertsoko zenbait instantzia martxan jarri dituen taldea, eta iaz egin bezala, aurten ere laguntzak eskatuz kanpainatxoa abiatu dute. Planteatu dituzten minimo batzuk erdietsi dituzte, baina ez da berandu zuk ere uste baduzu ekarpena egin dezakezula Babestu Abaraska ekimenarekin. "Hau ez da enpresa teknologiko handien Internet. Hau Internet burujabea eraikitzea da", diote Abaraskakoek. "Ulertzen dugu lehenengo denboratxo batez probatu eta muxutruk erabiltzea, baina ohitu bazara eta eskaintzen duguna eskertzen baduzu, egin ekarpena".
Honako baliabideak ditu martxan Abaraskak une honetan:
- Paperjale: liburuak https://paperjale.eus/
- Lemmy: foroak https://lemmy.eus/ (goiko irudia, Abaraska taldearen jardunaren bista bat horko foroetan)
- Peertube: bideoak https://peertube.eus/
- Irudiak: https://pixelfed.eus/ (egunotan #FediEgutegia2025 argazkiak biltzen, ikus albistea)
Baliabide hauei eusteko eta zerbitzua zabaltzeko, hemendik egin daitezke ekarpenak.
Kontuak garbi, iazko memoria ere argitaratu zituen Abaraskak, hemen.
Erantzunak kargatzen...