Arantzazulab ikertegiak “Demokraziaren Berrikuntza” Jardunaldiak antolatu ditu datorren asterkao, urriaren 9tik 11ra egingo dira Bilbon eta Arantzazun. Jardunaldien lehen edizioa izanfo da, eta lema honen pean garatuko dira: "Berrikuntza eta diseinua demokrazia indartzeko erronka konplexuen egungo testuinguruan".
Arantzazulab demokraziaren berrikuntzarako laborategia da eta gobernantzaren berrikuntzan erreferentzia zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz estrategiaren markoan. 2020an sortu zen, tokiko erakunde publiko eta pribatu ezberdinek sustatuta. Arantzazuko Gandiaga Topagunean (Oñati) du egoitza ikertegiak.
Jardunaldien egitaraua honakoa da:
Euskalduna Jauregia, Bilbo. Berrikuntza eta diseinua demokrazia indartzeko.
18:00 - 18:05. Irekiera instituzionala: Ion Muñoa, (Komunikazio eta gizarte berrikuntzako idazkari nagusia, Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza).
18:05 - 18:15. Ongi etorria eta aurkezpena. Naiara Goia, (Arantzazulab-eko Zuzendari nagusia).
18:15 - 19:05. Hitzaldia. Nicole Curato (Canberra-ko Unibertsitatea), 'Demokraziak aurrera egin al dezake pribatizatutako esparru publiko batean? Deliberazio publikoa defendatzea garai teknofeudaletan'.
19:05 - 20:00. Hitzaldia. Lucy Kimbell (Londreseko Arte Unibertsitatea), Diseinuaren papera berrikuntza demokratikorako.
20:00 - 20:30. Elkarrizketa panela. 'Berrikuntza, diseinua eta ikerketa gure balio sistematik demokrazia indartzeko'.
Arantzazulab, Arantzazu (Oñati). Demokraziaren berrikuntza aro digitalean. Ikerketa eta berrikuntza ekosistemak.
9:30 - 09:45. Ongi etorria eta aurkezpena. Naiara Goia (Arantzazulab-eko Zuzendari nagusia).
09:45 - 10:35. Hitzaldia. Paolo Gerbaudo (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), 'Sare sozialetako erreakzioen demokrazia plebiszitarioa'.
10:35 - 11:10. Hitzaldia. Fang –Jui Chang (Dark Matter Labs), 'Berrikuntza demokratikoak: teknologiak eta diseinuak gobernantzan duen eragina, ikasketa gakoak eta adibide batzuk'.
11:40 - 11:55. Aurkezpena. Naiara Goia Arantzazulab-eko demokraziaren berrikuntzarako erreferentzia zentroa eta topagune.
11:55 - 12:40- Elkarrizketa panela (I). Arantzazulab Ikerketa Elkargunea, 'Demokraziaren eta Lankidetzazko Gobernantzaren ikerketa'.
12:40 - 13:30- Elkarrizketa panela (II). Arantzazulab Ko-sorkuntza ekosistema, 'Lankidetzazko gobernantzan sakontzeko berrikuntza ekosistemak diseinatu eta gauzatzeko bideak'.
13:30 - 14:00. Egunaren itxiera. Adam Kahane (Reos Partners, Kanada)– eguneko konklusio nagusiak.
Arantzazulab, Arantzazu (Oñati). Demokraziaren berrikuntzarako diseinua eta ikuspegi sistemikoa. Demokrazia deliberatiboa, gizartearen aktibazioa eta gobernuen eraldaketa.
9:30 - 09:45. Ongi etorria eta aurkezpena. Naiara Goia (Arantzazulab-eko Zuzendari nagusia).
9:45 - 10:40. Hitzaldia. Ingrid Burkett (Berrikuntza Sistemikorako Griffith Zentroa. Australia), 'Erronketan oinarritutako berrikuntza: demokrazia (ber)diseinatzea gure garaiko erronkei aurre egiteko'.
10:40 - 11:00. Aurkezpena. Naiara Goia, (Arantzazulab-eko Zuzendari nagusia), 'Demokrazia deliberatiboa, gizartearen aktibazioa eta gobernuen eraldaketa'.
11:30 - 12:30- Interakzio dinamika.
12:30 - 13:30. Elkarrizketa panela. Arantzazulab & sustatzaileak, 'Gobernuen eraldaketarako eta berrikuntzarako, eta gizartearen aktibaziorako elkarrekin egiten ari garen lana'.
13:30 - 13:45. Eguneko konklusioak (Adam Kahane, Reos Partners). Egunaren itxiera eta ospakizuna (Arantzazulab).
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu