Hiru zeinuko idazkun bat, IKAE edo IGAE gisa irakur daitekeen hitz bat aurkitu dute Lantzeko Aierdi VIII leizearen sakonean. 2022an aurkitu zuten espeleologo batzuek, eta duela 5 hilabete jada bere berri ematen zuen argitalpenen bat edo beste egin zen (hormaren 3D modelo hau adibidez), baina atzo Nafarroako Gobernuak iragarpen ofiziala egin zuen (hemen gaztelaniazko testua, euskarazkoa laburpen murritz bat besterik ez da. Idazkun paleohispaniko esan diote, zentzu geografiko batean eta 2.000 urte inguruko antzinatasuna duelakoan, baina idazkun baskoniko posibleen multzoarekin (zeinean Irulegi Esku ezaguna kokatzen den) ere lotu dute. Zuzenketa 13:00: ohartarazi digute IKAI irakurketa eta haren interpretazio grafikoa eskaini dugula, baina IKAE da proposatu duten irakurketa eta hori idazteko zeinu posibleen irudia eguneratu dugu ondorioz.
Aierdi VIII meategian, Lantzeko (Nafarroa Garaia) meatze eremuan agertu da idazkuna, leize edo meatzearen sarreratik 61 metrora, 18 metroko sakoneran. Sabaian dago idatzitakoa, iparraldeko hormaren gainean, lurretik 84 zentimetrora. Buztinean inskribatuta identifikatu diren hiru ikurrek 23 zentimetroko luzera eta 13ko zabalera dute. Tresna zorrotz batekin egin ziren eta 4-6 mm-ko zabalera eta 2-9 mm-ko sakonera duten ildoak igartzen dira. Inskripzioari gainjarrita, gerora egindako 8 marka daude, baina ikerketak ezin izan du zehaztu zenbat denbora igaro den bi ekintzen artean
Datazio zehatzuk ezin izan da egin oraingoz, baina inguru arkeologikoari erreparatuta, duela 2.000 urte inguru egindakoa dela ondorioztatu dute, meatzea ustiatu zen erromatarren garaian, edo ingurumaria horretan.
Horra idazkunaren marrak, ikerlarien arabera:
Honako zeinu parekatzea proposatu da adibidez Wikipedian:
Wikipedian agertzen den zeinu baskonikoen inbentarioan oinarritzen da goiko interpretazioa, baina ez dago guztiz argi, adibidez zera ageri da i eta ka adierazteko:
Dena dela, ikae/igae da eman duten irakurketa posiblea, eta lotu dute gainera Arnaut Oihenarten idazkietan ageri den ikhai hitzarekin, igoera edo goranzko aldapa adierazten duen terminoa (txirrinduzaleentzat sasi-ordeka agian), ikhan (igo) aditzaren partizipio gisa lotua (ikus Orotariko Euskal Hiztegian). Aierdi VIIIko idazkuna aldapa batean izatea lotu dute terminoarekin Nafarroako Gobernuaren oharrean.
Hona, duela 5 hilabeteko 3D modeloan ikusten dena, inor irakurketak egitera animatzen bada:
Erantzun
Sartu