Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zuzenekoan Ikusgela ikus-entzungarri, eta Hakune Miku euskalduna ere bai

Sustatu
2024-09-19 18:11

Euskarazko Wikipediaren proiektuetako batek, Ikusgelak, zein indartsu hasi zuen ikasturtea komentatu dugu gaurko Segura Irratiko eta Twitcheko zuzeneko honetan: Bideo sorta berriari ekin diotela (Danel Pascual fantastikoarekin), eta edukia osatzeko lehiaketa ere badagoela Wikipedian. Horrez gain, Jaurlaritzako Hezkuntza sailari Googlerekin sortu zaizkion datu-babeseko arazoak komentatu ditugu, eta Hakune Miku ezagutu ere bai, itxura euskalduna hartu berri duen bokaloide japoniarra. Boka-zer? Bokaloidea

Hona bideoa:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu