Teknologia albisteak

Euskal kulturari buruzko artikuluak hobetzeko lehiaketa Wikipedian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-09-14 : 08:56

Euskarazko Wikipediaren proiektuetako bat da Ikusgela, ikus-entzunezko material didaktikoak sortzeko ekimena, eta ikasturte berria abiatzera doaz euskal kultura sailerako bideo sorta berria argitaratuz. Hori egireko orduan konturatu dira artikulu askok hobekuntza eskertuko luketela, eta Euskal Kulturak halako proiektu baten behar duen garrantzi zentrala dela eta, iraileko azken bigarren erdian hemen gaiko artikuluak hobetzea proposatzen du euskarazko Wikipediak, lehiaketa baten bidez.

Ikusgelako taldeak egindako berrikuspenaren arabera, "artikuluetako batzuk bereziki luzeak dira jada, baina formatuz ez dira egokiak, laburpena eskatzen dute edo erreferentziak gehitzea. Hori indartzeko, erreferentziak gehitu eta berrerabiltzeak ohikoa baino puntu gehiago emango ditu."

Wikipediako lehiaketak egin ohi diren bezala, wikilari-kontua izan behar da Wikipedia editatzeko, eta harekin login eginda, izena eman hemen. Artikuluen osaketak edo sorketak, irudiak eta erreferentziak gehitzeak puntuak ematen ditu (aukeratutako alorretako artikuluetan, ez Polinesiakoetan). 15 egunen buruan, irailaren 30ean amaitzen baita, puntu gehien dutenei saria:

  • 1. saria: Katakraken erabiltzeko 100€ko bonoa
  • 2. eta 3. sariak, Elkarren erabiltzeko 50€ko bono bana,

Alor hauetako artikuluak dira hobekuntzarako proposatuak:

  • Euskarazko prentsaren bilakaera
  • Euskal zinemaren historia
  • Lehen eta Bigarren Euskal Pizkundeak
  • Arte plastikoak eta abangoardiak
  • Euskararen debekua
  • Euskara ingurune digitalean
  • Euskal hezkuntzaren bilakaera
  • Euskara batuaren sorrera
  • Arte eszenikoak Euskal Herrian

Hemen informazio gehiago eta hobetu daitezkeen artikulu guztietara loturak.

Baietz guztion artean euskal kulturari indarra eman!

Erantzun

Sartu