Teknologia albisteak

Hailuo AA txinatarrak irudi estatikoetatik sortzen ditu bideoak orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-10-17 : 08:41

MiniMax izenarekin aurkeztu genizuen irailean bideo sorkuntzako AA txinatar bat, Hailuo AI enpresaren izena ere bazuena. Txineraz bakarrik zegoen sistema, eta hala ere asmatu genuen bideo batzuk sortzen. Hilabeteren buruan, tresnak aurrera egin du, Hailuo AI Video izena hartu du eta ingelesez du jada webguneak (ulergarriago guretzat), eta prompt edo testu bidez bideoak sortzeko gaitasunari gehitu diote irudi soil batetik bideoa sortzekoa. Tentazioari ezin eutsita, proba batzuk egin ditugu.

Google identitate batekin login eginda probatu daiteke, doan. Baina minutu batzuetako itxaron-ilara egon daiteke. Tira, zenbait proba egin ditugu eta hor dituzue.

Pako Aristi idazlea dantzari batekin ageri den argazki batekin egin dugu aproba (Wikipediakoa, librea).

Mugimenduan naturaltasun dexente, protagonista nagusiei dagokienez, baina eszenan haluzinazio bitxiak ere sartu dira:

Imanol Pradales eta Felipe VI.a elkartu zirenekoa komentagai izan genuen hemen. Irudi estatiko samarra izanda, zer egingo ote du Hailuok?

Mugimenduarekin asmatzen du... baina aurpegiak aldatzen ditu, behintzat Pradalesena nabarmen. Begirada susmagarriak ere azaldu dira, kasu honetan bereziki Feliperena.

Beste proba honetarako, agian analisatzen zaila den irudi bat proposatu diogu, asto proba batekoa:

Emaitzan dexenteko haluzinazioa dago:

Margolanekin ere probatu dugu. Aurelio Artetaren klasiko bat, Idilioa kirol zelaian, erabili dugu probarako.

Horra emaitza:

Zuek ere probatu nahi baduzue, horra: https://hailuoai.video/ 

Erantzun

Sartu