Maiatzean erakutsi zituen OpenAI enpresak ChatGPTo bertsioaren gaitasun berriak: euskarazko aprobak egin genituen testuarekin, baina audiozko emaitzak, adimen artifizial (AA) honek hitz egiteko duen gaitasuna bakarrik erakutsi zituzten demo batzuetan (non italieraz edo ingelesez primeran zebilela entzun ahal izan genuen). Zalantza geratu zitzaigun ea gaitasun hori zabaltzean erabiltzaile guztien artean euskaraz ere egingo ote zuen sistemak. Baieztatu ahal izango dugu orain baietz, Beñat Erezuma adituari esker. Sartu eta entzun. Eguneraketa, urriak 22: jada Euskal Herrian ere erabilgarri, ordainpeko bertsioarekin.
Duelo bi asteko albistea dago hor azpian... jada Euskal Herritik ere erabil daitekeela jakinarazi du Beñat Erezumak. Ordainpeko bertsioarekin.
Egun onak ChatGPTren ahots aurreratuaren partetik!
— Beñat Erezuma (@BenatErezuma) October 22, 2024
pic.twitter.com/yACENRO8EX
___________
Joan den astean hasi ziren ahotsezko interakzioak ChatGPT-rekin erabiltzaileentzako, Amerikako Estatu Batuetan eta ordainpeko harpidetza batzuentzako.
Dagoeneko nabarmendu da bere gaitasun harrigarria, adibidez testeatu duen hizkuntza-ikaskuntzako aditu honen bideoan ikus daitekeen bezala.
Ingelesez txukun egiten duela... ba espero genuen. Baina, hara, katalanez ere bikain!
El nou Mode de Veu Avançat de ChatGPT parla català!
— Arnau Font (@senyorfont) September 24, 2024
Fixeu-vos com l’interrompeixo i el que li demano a partir del minut 0:14 pic.twitter.com/DqwsmoraX6
Eta are euskaraz ere. Beñat Erezumak egin du aproba, VPN konexio baten bidez AEBetan balego bezala, eta ordainpeko bere harpidetzarekin, eta horra emaitza. Erezumak ez dio testua diktatu, ez da testutik-ahotsera teknologia, bakarrik proposatu dio ChatGPTri bere kanalaren izenean, izen hori aipatuz (Teknologia Pilulak) eta "bizkaieraz" egiteko eskatuz, eskertza bat zuzentzeko harpidedunei.
Bideo-kaptura egin du telefonoarena Erezumak, eta biribil zuri-urdinska da, ikusten duzuen bezala, ChatGPT-ren aurpegia harekin hitz egiten duzuenean. Ez dute Scarlett Johanssonen aurpegia jarri... Tira, Her filman ere Johanssonen ahotsa agertzen zen, eta ahotsak ez zuen aurpegirik. (polemika bat egon zen Her, OpenAI eta Johansson tarteko zirela maiatzean, eta kontatu genuen hemen).
Beñat Erezumak erakutsi du hau bere Telegram kanalean, Teknologia Pilulak. AA aditua jarraitzeko beste modu bat orain, Berria egunkarian argitaratzen hasi den artikuluen sorta.
Erantzun
Sartu