Organic Maps mapen aplikazio bat da bat da, auzolanean sortutako OpenStreetMap datuetan oinarrituta. Ezauarri nagusitzat du konexiorik gabe %100-ean funtzionatzen duen aplikazio gutxietako bat dela. Android eta iOS-erako bertsioak daude, baina Androiden abantaila gehigarri bat duzu: ibilbide bat programatu eta errepideko (autoz) edo bestelako bideetatako (bizikletan edo oinez) jarraibideak euskaraz esango dizkizu, baldin eta urrats gehigarri bat hartzen baduzu, AhoTTS aplikazioa ere ezarriz.
Instalatu Organic Maps, deskargatu mapak eta horrela urrutiko herrialde batean bazaude, jarraibide geografikoak mugikorrean SIM txartel berezkorik edo konexiorik gabe izan ditzakezu. Euskal Herrian bertan erabiltzeko, estatuen araberako banaketa administratiboak daude ezarrita, eta hortaz Espainia edo Frantziako datutegiak errepasatu beharko dituzu... Baina tira, aplikazioa euskaraz dago, eta gainera, mintzatutako jarraibideak emateko orduan, euskaraz egiten du (Androiden konfigurazioa moldatuta).
AhoTTS da euskarazko ahots bihurgailua, EHUko Aholab ikerketa taldeak garatua. Androiden instalatu ondoren, zoaz mugikorreko ezarpenetara eta urrats hauek jarraitu:
Puntu horretatik aurrera, adibidez autora igo eta Organic Maps-ekin norabait joateko jarraibideak eskatzen badituzu, euskaraz entzungo dituzu. Adi, hobetsitako ezarpenetan hizketan azkar samar egiten duela iruditu zaigu, baina AhoTTS-k ezarpen propioak ere baditu eta hori ere molda dezakezu.
Instalatu, beraz, nahi baduzu:
Gogoratzeko: hemen aipaturiko AhoTTS aplikazioa erabil daiteke halaber ePubak (liburu elektronikoak) euskaraz entzun ahal uzateko mugikorrean audioliburuen gisan.
Erantzun
Sartu