Teknologia albisteak

Pixelfed euskarazko zerbitzuaren bidez, argazki-egutegi bat osatu 2025erako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-09-18 : 10:31

Euskarazko fedibertsoko (sare sozial autonomo eta ez-zentralizatuen federazioa) hainbat instantzietako kudeatzaile Abaraska taldeak bere instantzietako batean oinarrituta ekimena abiatu du: argazkizale euskaldunen Pixelfed.eus sare sozial libre eta federatua sustatzeko Fedibertsoaren 2025eko egutegia sustatzea.

 

Fedibertsoko software baliabideen artean Pixelfed da software bat argazkiak argitaratzekoa, hala nola Peertube den bideoak argitaratzekoa. Eta Peertube.eus euskarazko instantzia dagoen bezala, Pixelfed.eus ere bada martxan 2019tik.

Sortu zenetik 450 argazkizale euskaldun baino gehiago batu dira komunitatera eta 66.000 argazki baino gehiago sareratu dituzte.

Orain, sustapen honen gakoa zera da: paperezko egutegi bat ekoiztea, 12 irudi ederrekin. Nola proposatu irudiak? Azaroaren 15a arte nahi dituzun argazki guztiak argitaratu, #FediEgutegia2025 traola erabiliz eta cc-by-sa lizentzia librea hautatuz. Aurrez konturik ez baduzu, Pixelfed.eus webgunean izena eman beharko duzu, noski. Argazkien gaia libre da, pentsatu egutegi batean polit gera daitekeela, eta kargatutako edukietan, noski, debekatuta daude eduki batzuk (faxismoa, arrazakeria, sexismoa, xenofobia, homofobia, transfobia), Pixelfed.eus-en arau orokorrekin bat, bestalde.

Proposatutakoen artean, egutegia osatuko da. Egutegia paperean ekoiztu eta saldu nahi dute. Halako itxurako orriak izango ditu...

Erantzun

Sartu