"Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia" mahai-ingurua
2025-11-16 16:54
"Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia" goiburua duen mahai-ingurua antolatu dute Eibarko Udalak, Akebai elkarteak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), euskararen eguneko hamabostaldiaren baitan kokatu dutena. Azaroaren 18an izango da, asteartearekin, UEUren egoitzan, Eibarko Markeskuan.
Parte hartuko dute:
- Lorea Argarate Zubia. Teknologoa, Gladys Sariaren irabazle.
- Leire Lisón Nicuesa. BadaLabeko ikertzailea.
- Lander Arretxea Bereziartua. Hiru Damatxo ikus-entzunezkoen ekoiztetxekoa.
- Bideratzailea: Ainhoa Latatu Nuñez. UEUren GOI Ikastegiko zuzendaria.
Joatekoa bazara, bidali mezu bat komunikazioa a bildua ueu.eus helbidera.
Akebai da Eibarren Euskararen Plan Estrategikoa bideratzeko ekimena da. Helburu nagusia Eibarko herritar, eragile, elkarte eta erakundeak aktibatzea eta saretzea da, Eibar euskaldunago bat izan dezagun, fokua, batez ere, Eibarko gazte eta haurren eremuan jarrita.
Erantzunak kargatzen...