Segura Irratiko zuzeneko saioan, bi kontu. Batetik adimen artifizialarekin musika sortzeko tresnak jaio direla bat-batean, eta espektakularrak direla baita euskarazkoak sortzen, adibidez Suno eta beste batzuk. Bestetik, eguzki eklipse totala, nola izan zen Estatu Batuetan duela egun batzuk eta nola aukera izango dugun bi urte barru Euskal Herrian.
Egunean Behin jokoak 5 urte bete ditu, 2019ko martxoan abiatu baitzen. Naiz Irratiko Bigarren Kafea saioan izan da Josu Azpillaga app-aren proiektuko ingeniaritza burua, azaldu zein izan diren jokoaren gako tekniko eta sozialak, 5 urtean euskarazko teknologiako arrakasta kasu nabarmen bat bilakatzeko.
Egunean Behin jokoa egiten duen CodeSyntax enpresako Yoaira Garciak azaldu du Euskadi Irrarian joko/aplikazioaren 5. urteurrena ospatzeko antolatu dutena. Galdera berezien argitalpena, bereziki jokoaren bilakaerari buruzkoak barne, eta 100 kamiseta opari, sailkapeneko lehen 50entzat erdiak, eta besteak zozketaz. Zaldieroak marraztutako diseinu esklusibo batekin.
Honako hau Ttap aldizkariaren aurreko asteburuko alean agertu zen, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak grabatuta. Trago latz baten berri eman du, koloneko minbizia detektatu diotela test/kribatu prebentibo batean, eta operatzea tokatzen zaiola. Eguneraketa (2004, apirila): Sendatu dutela esan du gure lagunak, eta dena ondo beraz. Ondorioa: kasu egiteko osasungintza publikoak gaitzak goiz detektatzeko programa batera deitzen dizunean.
Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia abiatu da, Primeran streaming plataforma euskaldunaren babesarekin. Denboraldi inportantea izango da, ze jokoak 5 urte beteko ditu, eta horretara begira ekimen berriren bat ere izango da aurreraxeago, martxoan hain zuzen 5 urteak zehatz bete direnean. Jokoaren garatzaileen izenean (CodeSyntax) Luistxo Fernandezek hitz egin du gaur Euskadi Irratian aplikazioak ze plan dituen 2024 urte honetan.
2023ko Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoetan aurtengo azken alea izan da hau, eta urtearen errepasoa egin dugu bertan, adimen artifizialaren gaia nabarmenduz batez ere. Konstatazio hirukoitz bat:
Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresako Mikel Larreategi programatzaileak eta xakezaleak (nazioarteko epaile ere bai) xakeari buruzko kolaborazio sorta egin du aurten Euskadi Irratian. Ale zehatz honetan sarean xakearekin lotura duten plataformen errepasoa egin du, nola jokatu haietan, zer eskaintzen duten... Tartean, Lichess plataforma aipatzen da, zeina euskaratuta dagoen, irudian ikus dezakezuen bezala.
Testu hau Ttap aldizkarian audio gisa agertzekoa da, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak grabatuta. Kontatzen dira bertan Eibarren nazioarteko software konferentzia batean lankideekin batera erdietsitako bi lorpen bitxi: batetik dena delakoa Basque Country – Euskal Herrian gertatu dela argi uztea, eta bestetik Eibar Beautiful delako epai orokorra lortu izana
Natura argazkilaritzako lehiaketa bat errepasatu dugu bisual Twitch bidezko zuzenekoan (hau ilustratzeko ekarri dugun otso dantzari horiena adibidez), eta baita bideo/audioak jarri Madonnaren kontzertuetan berriro euskara agertu delako. Ikusgarria eta entzungarria geratu zaigulakoan Segura Irratiarekin egindako kolaborazio saio hau...
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako hautagaiak jakinarazi dira (2023ko edizio honetakoak), eta horietxek errepasatu ditugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzeneko honetan. Aipagarria egin zaigu guri eta beste batzuei, komunikazio zein kazetaritza alorretan podkastak direla nagusi aurten... Horietako baten irudia ekarri dugu hona hau ilustratzeko Harpa Jotzen umorezko podkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik zuzentzen dutena.
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan probatu dugu zuzenean asteko albiste teknologikoetako bat: Elia itzultzaile automatikoa Telegramen integratu dutela. Testuzko txatean euskarazko testua bidali eta ingelesezko ordaina jaso adibidez. Primeran dabil, ikus bideoa eta azalpenak.
Joan den hilean Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak nazioarteko software biltzarra antolatu zuen Eibarren: PloneConf 2023. Arrakasta dexenteko ebentoa izan zen, eta laburpen bideoa osatu da, antolakuntzan lagundu zuen Eibarko Udalaren kolaborazioarekin.
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, Iñaki Iurrebaso soziolinguistak Administrazioa Euskaraz aldizkarian atera duen artikulua aztertu dugu: "Euskara nagusi izango duten hiztunen bila". Grafiko propioak gehitu dizkio Sustatuk Iurrebasoren lanari, eta horiek ere erakutsi ditugu.
"Azken euskalduna" izeneko artikuluan Iñigo Aranbarri zutabegileak irudikatu du Mendigatxa GPT delako zerbitzu bat, azken euskaldunontzat geratu dakien/dakigun aukera bat behintzat makinekin euskaraz egiteko... hori TalkPal eta Emma bezalako tresnekin alderatu dugu zuzeneko honetan (Twitch eta Segura Irratian), txat erako adimen artifizial batek katalanez egiten baitigu jada, katalana ikasteko helburuz. Testuz era bai hemen.