Teknologia albisteak

Euskararekin edonora joateko, 12 froga

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-10-26 : 08:57

Galizieraz Praza.gal agerkarian ikusitako adibide batean oinarriturik ("Frogak galizierarekin noranahi joan gaitezkeela"), Txerra Rodriguez soziolinguistikak argitaratu ditu "Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga" bere blogean. Zerrendako lehena da Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen liburua, berriki antzezlan bihurtua. Hortxe, frogarako eta artikulu hau ilustratzeko irudirako, Sambou Diaby antzezle nagusia.

 

Jarraian, laburpen bat, Txerrak berak Twitterren egina eta guk pixkat ukitua estekekin-eta. Baina originala, hemen osoago.

1) Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen liburua. Eta aste honetan estreinaldia, liburu horretan oinarrituta antzerki-lana.

2) Handia filma, Jon Garañok eta Aitor Arregik egina, hainbat sari jaso zituen, 150.000 ikusle zinemetan eta abar.

3) Berri Txarrak taldea eta haren nazioarteko arrakasta, euskaraz eta euskaratik.

4) Munduan zehar euskara ikasteko dauden aukerak, unibertsitateetan zein euskal etxeetan. Informazioa Etxepare Instituaren eskutik.

5) Irati pelikulak ere nazioartean jaso zituen sariak eta 155.000 ikusle izan zituen. Orain Primeran plataforman ikusgai.

6) Euskaldunek beste batzuekin sortutako pidginak, Islandian edo Ternuan.

7) Turismoa egiteko, euskarazko aukerak daudela adibidez ErromanMexikon, Eslovenian, Lisboan edo Menorcan. 

8) Oskar Alegriaren filmak, Emak bakia baita, Zumiriki edo Zinzindurrunkarratz, euskaratik eta euskaraz hauek ere.

9) Kepa Junkera edo Zetak edo Ruper Ordorika edo ...

10) Kantariak aipatuta, ezin Fermin Muguruza ez aipatu, noiz eta bere (momentuz) azken nazioarteko bira hasi bezperatan.

11) Gartxot filmak ere egin zuen nazioarteko bidea, baina bide berezia, hizkuntza gutxituagotuen bidez hain zuzen ere.-

12) Mundua bisitatu daiteke etxetik mugitu barik edo turismoa egin daiteke gurean euskaratik ere, euskarazko wikipediaren bidez bidaiatu daiteke, adibidez.

Hasierakoarekin amaituz, Sambou Diabyren Euskadi Irratiko elkarrizketaren pasartea:

Erantzun

Sartu