Teknologia albisteak

Telefonoa prest duzu larrialdietarako?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-04 : 12:08

Joan den asteko Valentziako tanta hotzaren hondamendian, urriaren 29an goizetik AEMET meterologia agentziak abisu larriak pasatu arren, Valentziako agintariek ez zuten mugikorretarako larrialdi oharra pasatu 20.00ak arte, non dagoeneko bide eta kaleak arrisku mortala ziren korronteen indarrarekin eta uraren altuerarekin. Oharra garaiz pasatu balute... jasoko zenukete? Hego Euskal Herrian bederen, hobespenetan baiezkoa dago hobetsita, baina konprobatu dezakezu zuk zeuk.

Android telefonoak dira euskaratutako sistema eragilea duten bakarrak, eta honela topatuko duzu.

Ezarpenak > Segurtasuna eta larrialdiak > Hari gabeko larrialde-alertak

(adi bigarren urratsean, Segurtasuna aparteko ezarpen bat baita, Segurtasuna eta larrialdiak da ikusi behar duzuna)

Eta ezarpenean hobetsita eduki beharko zenukete "Babes zibilari buruzko aldez aurreko alerta".

Bide batez, nola eduki Android euskaraz? Egunean Behin-erako gida bat argitaratu genuen bere garaian, eta hemen duzue.

Bada beste ezarpen bat ondo etor daitekeena larrialdietarako. Ez du besteen abisuak jasotzearekin zerikusirik, baizik eta norbera larri dabilenean, inork zure telefono ikusiz erabil dezakeen ezarpen bat.

Hau ere ezarpenetan aurkituko duzu, "Gehitu larrialdetarako informazioa" aukeran, eta Larrialdietarako informazioa gehitu dezakezu.

Irudian ikusten duzun bezala, jabe gisa zure izena jar dezakezu, ezagun edo senideek ezagutuko duten eran (ez baduzu datu oso-osorik eman nahi); eta gero larrialdietarako kontaktu bat jar dezakezu, deia hari zuzentzeko zeu larri zabiltzala (kontaktu bat baino gehiago ezar daiteke, gainera). Ezarpen horrekin, telefonoa desblokeatu beharrik gabe, zure telefonoa hartzen duenak ikusiko du larrialde kontaktu bati (edo batzuei) deitu ahal diela, eta zure jabe-izena ere eskura izango du, informatu ahal izateko, zer dela ere.

Erantzun

Sartu